Festetan ere eraso matxistak salatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak
Eraso matxistak salatzeko 24 orduz telefono bat jarriko dute otxomaioetan eskura: 688752784. through Aiaraldea.eus
Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu zuen atzo Mugimendu Feministak Urduñan. Otxomaio jaietako bi asteburuetan egongo da martxan salaketa telefonoa, baita otxomaio egunean ere: «Iaz bezala eraso matxistak salatu eta eraostuari babesa eskaintzeko 24 orduz egongo da erabilgarri telefonoa». Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideen esanetan, ezinbestekoa da ahalduntzerako sare eta tresnak sortzea, «guk ere jaiez gozatu nahi dugulako».
Zentzu horretan, festa giroan, lanean edo etxera bidean emakumeen bizi dituzten egoerak salatu dituzte: «Ez dugu atzera begira joan nahi, ez ditugu babosoak gure espazioetan onartuko. Emakumeok* geroz eta argiago daukagu, (in)justizia patriarkalaren gainetik guk sinisten zaituztegu!». Hala, matxismo eta sistema heteropatriarkatuaren aurkako arma eraginkorrena autodefentsa feminista dela azpimarratu dute. «Kaleak, plazak eta jaiak gure ere egiten ari gara, pairatzen ditugun zapalkuntza guztiak erdigunera ekarriz», adierazi dute prentsa oharrean.
«Ahalduntzeko, jakintzak partekatzeko, aliatzeko, elkarrekin boteretzeko eta askeago izateko gozamenez bete ditzagun plazak, etxeak eta kaleak».
24 orduko arreta eta salaketa telefonoa
Iaz bezala, 24 orduz egongo da emakumeen eskura Aiaraldeko Mugimendu Feministaren salaketa telefonoa. Zehazki, maiatzaren 3an, 4an, 5ean, 8an , 10ean, 11n eta 12an eskainiko dute zerbitzua. «Jaietan aske gozatu nahi dugulako, gora borroka feminista!»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!