Feminismos | “Emakume presoen egoera azpimarratu eta salatzeko beharra dago. Emakumea ikusezina izan da”
Urtarrilaren 11ko "Orain presoak" mobilizazioari begira, emakumea eta kartzelaz hitz egin dugu Ekhiñe Eizagirrerekin.
Aste honetako feminismoen espazioan, urtarrilaren 11an Bilbon eta Baionan “Orain presoak” mobilizazioaren harira, kartzelaren gaia ekarri nahi izan dugu, zehazki, emakumea eta sexu eta genero arauaren disidenteen errealitateaz hitz egin eta bisibilizatzeko. Horretarako Ekhiñe Eizagirrekin hitz egin dugu, Bilgune feminista eta Sareko emakume presoen lantaldeko kidea. Genero rolen inguruan, bakartzeaz, gorputzaren kontrolaz, osasunaz eta sexualitateaz aritu gara, besteak beste.
Zenbait aipu bereizi nahi izan dugu, audioan entzun ahalko duzuen moduan:
“Oso interesgarria da nola garatzen diren erresistentziak eta babes sareak kartzelan eta oso presente daude zigor eta errepresio guzti horren gainetik.”
“Espazio hauek zigor sistema bat dute erdigunean eta horregatik ere, gatazkak konpondu baino, gatazkak aregaotzen dituzte eta emakumeenganako indarkeria ere aregoatzen dutela aipatuko nuke.”
“Osasun zerbitzuan, medikalizazioa da emakume presoak anulatzeko erabiltzen den tresna nagusi bat eta oso argi ikusten da neskak nola sarten diren fresko-fresko eta psikiatrikora juten hasi ahala eta medikatu ahala nola bukatzen duten guztiz burua galduta.”
“Azpimarratu behar da euskal emakume presoak bakartuago, sakabanatuago eta urrunduago daudela.”
-
Suelta la olla: Feminismos | “Emakume presoen egoera azpimarratu eta salatzeko beharra dago. Emakumea ikusezina izan da”00:31:29
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!