FCCk Gasteizko garbiketa zerbitzua uzteko erabakiaren atzean zer dago?
FCCk eta GMSM-k osatutako aldi baterako enpresa elkarteak Arabako hiriburuko garbiketa zerbitzuarekin segitzeari uko egin dio. Orain Gasteizko Udalak lizitazio berria kaleratu beharko du, baina oposizioak eta ustelkeriaren kontrako ADI elkarteak susmagarritzat dute mugimendu hori, konpainia erraldoia berriz aurkeztu baitaiteke askoz baldintza hobeagotan.
Argia.eus bidez
2023 urtera arte indarrean egon arren, FCCk utzi egingo dio Gasteizko kaleak garbitzeari. Eraikuntza enpresari jadanik ez zaio hain errentagarri ateratzen zerbitzua, berrikitan Euskadiko Aholku Batzordean hainbat gastu bere gain hartu behar dituela ebatzita: urtean 1,7 milioi euro gehiago.
Udalak lizitazio berria aterako du –bitartean FCCk jarraituko du hiriburuko kaleak garbitzen– baina konpainia berriz aurkeztu ahal izango da lehiaketara eta irabazteko aukerak ere baditu, eta irabaziko balu, aurreko adjudikazioak eragindako zama ekonomikoa gainetik kenduko luke.
Aukera hori erabat «lizuna» iruditu zaio oposizioko indar nagusi den EH Bilduri. ADI ustelkeriaren kontrako elkarteak ere bere iritzia azaldu du Twitterren, zerbitzu beragatik gasteiztarrek FCCri «orain garestiago» pagatu behar izango diotela esanez:
#FCC ez doa Gasteiztik, kobratzen jarraitzen du, udalak ez ditu ikertu nahi ustez aurreko legealdian ordaindu ziren egin gabeko lanak eta 2006ko esleipenerako informazio pribilegiatua filtratu zieten teknikariek berrikusiko dute esleipen berria. https://t.co/az3eKtdHeD
— Adi! #ustelkeriaSTOP (@adielkartea) April 11, 2018
Bestaldetik, Gasteizko Zero Zabor taldeak abagunea aprobetxatzeko eskatu du, Europako araudiak birziklatzearen inguruan esaten duena betetzeko lizitaziorako baldintza-pleguetan zehaztu dadin: “FCCk zerbitzua utzita, zabor-bilketan hobekuntzak egiteko aukera zabaltzen da”, esan dio Hala Bedi irratiari.
Duela gutxi eztabaida sortu da kale-garbiketa Gasteizko Udalak bere gain hartzearen inguruan –Euskal Herriko beste zenbait tokitan, Hernanin kasu, egin duten moduan–. EH Bildu eta Irabazi alderdiak horren alde daude, baina Gorka Urtaranen gobernuak zerbitzua berriz ere esternalizatu eta azpikontratatzearen hautua egin du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!