Fatimetu Zenan (Saharako Gazteria Aktiboa): «Marokok migrazioaren xantaia hau beti erabili izan du Europar Batasunarekiko dituen interesak indartu ahal izateko»
Sahararekiko Elkartasun Martxa ekainaren 5 eta 6an helduko da Arabara.
Gaurkoan Fatimetu Zenan izan dugu Hizpidean, Saharako Gazteria Aktiboko kidea. Saharako gerraz hitz egin dugu, eta horren inguruan dagoen blokeo informatiboaz. Bestalde, Marokok Ceutako mugan egindako xantaiaz aritu zaigu Zenan.
Maiatzaren 20an abiatu zen Saharar Herriaren aldeko elkartasun martxa, eta ekainaren 5 eta 6an ibiliko da Arabar lurretan. Horrez gain, larunbat honetan, hilaren 9an, beste zita bat daukagu Gasteizen, Salburuako gizarte etxean egingo baitute gazte saharar eta euskaldunen topaketa, arratsaldeko 6etan.
Hau guztia eta gehiago kontatu digu Fatimetu Zenanek elkarrizketan. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Fatimetu Zenan (Saharako Gazteria Aktiboa): "Marokok migrazioaren xantaia hau beti erabili izan du Europar Batasunarekiko dituen interesak indartu ahal izateko"00:23:19
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!