Familia baten etxegabetzea gerarazteko exijitu diote Gasteizko Udalari eta Blackstone putre funtsari
Azaroan eman zuen Etxebizitza Sindikatuak lehenbizikoz egoeraren berri. Hipoteka-egikaritze baten ostean Blackstonek eskuratutako etxe batean bizi dira familiako kideak, eta handik kanporatu nahi ditu Blackstone putre funtsak.
Sindikatuaren laguntzarekin gizarte zerbitzuetara jo zuen familiak aurretik egoera azaldu eta «irtenbide bat eskatzeko». Administrazioak ez du aukerarik eskaini, ordea, sindikatuaren hitzetan.
Agerraldian azaldu dutenez, familiak ez du bere burua publikoki identifikatu nahi izan orain arte, ondorio errepresiboen beldur. Etxegabetzearen hurbiltasuna ikusita, baina, onartu egin du identifikatzea.
Kaleratua izateko arriskuan dagoen familiari dagokionez, sindikatuak hiru exijentzia egin dizkie Gasteizko Udalari eta Blackstoni: «etxegabetzea berehala eta baldintzarik gabe etetea», familia etxebizitza horretan bizitzea erregularizatzeko «jabetzaren, udalaren eta sindikatuaren arteko negoziazioak hastea», eta «benetako eta kalitatezko bizitoki-alternatiba bermatzea».
Kasu hori ez ezik, gogorarazi dute 28 etxebizitza direla husteko arriskuan, eta ez udalak ez putre funtsek ez dutela «zalantza ere egiten» familiak botatzeko.
Gizarte ezkutuaren neurrien «eraginkortasunik eza» agerian geratzen dela seinalatu dute sindikatuko kideek. Gehitu dute, bestalde, familia proletario askok ez dutela «instituzio burgesetara jotzen, ondorioen beldur direlako».
«Ziurgabetasun testuinguru honetan, alternatiba bideragarri bakarra autodefentsa sozialista da: etxejabeen eta errentisten erasoen aurrean antolatutako defentsa, gure bizi-baldintzen okertzea gelditzeko eta, aldi berean, etxebizitza sistema sozialista berri bat aldarrikatuko duena, non aberastasunerako sarrera unibertsala izango den», esan du sindikatuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!