Faltsua izan daiteke Gasteizen emakume batek salatu zuen jipoia
Urriaren 24an emakume batek lau mutilen artean jipoitu zutela salatu zuen. Voxeko hautagai izandakoa zen emakumea eta jipotu zutenak "etorkinak" zirela salatu zuen. Gaur-gaurkoz, segurtasun kamaretan inolako frogarik aurkitu ezin dela eta, delituaren itxura egitea egotzi diote emakumeari.
Irudia: erasoaren aurkako kontzentrazioa Batanen / noticiasdealava.eus
Joan den urriaren 24an emakume batek aurreko igande goizaldean hainbat gizonen artean jipotu zutela salatu zuen. Etxerako bidean izan zen ustezko jipoia, Batanen, Mendizorrotzako auzoan. Emakumeak esan zuenez, lau mutil segika aritu zitzaizkion eta alde egiten saiatu zenean gerturatu eta jo egin zuten.
Ondoren egindako deklarazioetan erasotzaileak «etorkinak» eta «magrebiarrak» zirela ziurtatu zuen, besteak beste. Hainbat komunikabidek jasotako testigantzetan azpimarratu zuen erasotzaileen ustezko jatorria. PP eta Vox alderdiek oihartzun handia eman zieten gertakariei eta Batan auzoko elkarteak deitutako kontzentrazioan ere izan ziren. Emakumea Voxeko hautagaia izandakoa da.
Ia bi aste igaro dira salaketa jarri zuenetik eta, gaur-gaurkoz, inguruko segurtasun kamarek ez dute ustezko erasoaren inolako irudirik jaso. Gauzak horrela, salatutako gertakariak faltsuak izan daitezkeela zabaldu du Segurtasun Sailak eta emakumeari delituaren itxura egitea egotzi dio Ertzaintzak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!