#EzWeCant kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak
#EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko. Alderdi politikoekin harremanetan jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, konpromiso zehatzak hartzeko gonbita luzatzeko. Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman.
Ostiral arratsaldean aurkeztu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak maiatzeko hauteskundeen harira prestatutako kanpaina. “Euskara udal-hauteskunde kanpainan” sartu eta “Aiaraldeko instituzioetan hizkuntza-eskubideak errespetatzeko aldarrikapena agenda politikoan kokatzea” izango dirabegitasmoaren helburuak.
“Esparru instituzionalean, beste arlo askotan bezala, euskaraz osoki bizitzeko ezintasun nabari bat dugu euskaldunok: bigarren mailako herritarrak gara askotan instituzioen aurrean, eta okerrena dena, indarrean dauden legeek, dekretuek eta adostasunezko irizpideek aitortzen dizkiguten eskubideak urtez-urte urratuak direla ikusten dugu”, azaldu dute prentsaurrekoan, “larriena baina, egoera hori normaltzat hartzen dela da, eta ez direla beharrezko neurriak hartzen eskubide urraketa horiek amaitzeko”.
Alderdi politikoekin jarri da kontseilua harremanetan, hiru eskaera nagusi plazaratzeko: Hautagaiak euskaradunak izatea edo legealdian euskara ikasteko konpromisoa hartzea, hauteskunde-kanpaina euskaraz ere garatzea eta programa politikoetan 11 neurri zehatz hartzea euskararen normalizaziora begira.
Sinadura bilketa
Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute, hizkuntza eskubideen urraketa salatu eta alderdiak arestian aipatutako konpromisoak hartzera bultzatzeko. #EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!