Eztizen Artola Iturrate (Irati gurasoekin): «Haur batek bere bizitza modu normalenean garatu ahal izateko behar dituen zutabeak ukatuak izaten ari zaizkio Iratiri»
Sinadura bilketa abiatu dute iratigurasoekin.eus helbidean.
Gurasoak espetxean dauzkaten umeen egoeraz hitz egin dugu gaur Hizpidean. Motxiladun umeez, eta kasu honetan zehatzago Iratiri buruz, Aranjuezeko espetxean jaio eta bizi izan den haurrari buruz. Martxoan 3 urte beteko ditu Iratik, eta gurasoengandik banatuko dute orduan.
Irati gurasoekin elkarteak sinadura bilketa abiatu dute, Zaballako espetxea Irati eta gurasoen egoerara egokitu dezaten eskatzeko, besteak beste. Gaur, Eztizen Artola Iturrate izan dugu saioan, Irati Gurasoekin plataformako kidea eta «motxiladun ume» ohia. Iratiren egoeraz eta gurasoak espetxean dauzkaten haurren egoeraz aritu zaigu Eztizen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Eztizen Artola Iturrate (Irati gurasoekin): "Haur batek bere bizitza modu normalenean garatu ahal izateko behar dituen zutabeak ukatuak izaten ari zaizkio Iratiri"00:21:33
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!