Eusko Legebiltzarrera doa Hala Bedi asteazkenean, Herri Mugimenduaren babesarekin
Hala Bedik lizentzien inguruko azalpenak eskatuko dizkie arduradun politiko ezberdinei. Elkarretaratzea egingo dugu kanpoan: 11:00etan, Herri Mugimenduaren parte hartzearekin.
Ez da salaketa hau egiten dugun lehenengo aldia: ikasturte honetan zehar hainbat alditan salatu dugu Eusko Jaurlaritzak lizentziarik gabe utzi nahi duela Hala Bedi BI irratia. Egun, Araban dagoen euskara hutsezkoa irrati bakarra da hau. Momentuz, iruzur hitza erabiliko ez dugun arren, beste salaketa bat eramango dugu Eusko Legebiltzarrera: lizentzia lehiaketan zehar, hainbat irregulartasun aurkitu ditugu.
Hau guztia salatzeko eta azalpenak eskatzeko, agerraldia egingo dugu ekainaren 28an, asteazkenean, Eusko Legebiltzarrean bertan. Agerraldia baino lehen, elkarretaratzea egingo dugu Legebiltzarraren aurrean «Ilegala banaiz alda zuen legea» lemapean. Herri Mugimendu guztiari eta herritar guztiei luzatzen diegu deia bertan parte hartzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!