Eusko Legebiltzarreko atarira eraman dute Zaldibarreko gertakariak argitzearen aldeko mezua
Zaldibarreko gertakarien inguruko azalpenak ematera bertaratu da gaur goizean Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrera. Dozenaka lagunek protesta egin dute atarian "Zaldibar argitu" lelopean.
Agerraldia egin dute gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Iñaki Arriola Ingurumen Sailburuak Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean. Zaldibarreko zabortegian jasotakoaren inguruko azalpenak eman dituzte bertan.
Agerraldia bitartean dozenaka lagunek protesta egin dute Eusko Legebiltzarreko atarian. Maskarak ahoan jarrita, Zaldibarren gertatutakoa argitzea eskatu dute.
Oasia astindu duen hondamendia
Iragan otsailaren 6an amildu zen Verter Recycling 2002 SL enpresak kudeatzen zuen zabortegia. Luiziak milioi erdi tona hondakin desplazatu zituen AP-8 errepideraino. Bi behargin desagertuta jarraitzen dute, ordutik, hondakin pilaren azpian.
Desagertutako langileen bilaketa lanak abiatu eta ordu batzuetara amiantoa aurkitu zuten larrialdi zerbitzuek zabortegiko hondakinetan. Enpresak amiantodun 4.239 tona material metatu izan ditu urteetan zehar Zaldibarreko zabortegian.
Azken asteetan alarmak ez dio jotzeari utzi. Asteburuan jaso zuten azken kolpea zabortegiaren inguruko herriek: Neurketek dioxina eta furano maila altuak adierazi zituzten airean. Ondorioz, kaltetutako herrietan kalean jarduerarik ez egiteko eta etxeak ez aireztatzeko gomendioa luzatu zuten Osakidetzatik. Zabortegian suteak pizturik diraute oraindik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!