‘Eusko Label’ marka duten armen azoka tradizionala egingo dute Gasteizen
AERNNOVA, ITP, SENNER, SAPA, DESSAULT edo TURBOMECA bezalako enpresetan Arabia Saudi, Turkia, Israel edo Egipto bezalako herrialdeetara bidaltzeko armak ekoizten dira.
Otsailean, eguraldi txarra tarteko bertan behera geratu ziren Gerrarako Eusko Label Armak jardunaldiei bukaera emango zieten ekintzak bertan behera geratu ostean, aste honetan bertan hauei berriz heldu eta azken txanpari ekingo diote antolatzaileek Gasteizen. Hala azaldu dute ZAPateneo Kultur Elkartean egindako agerraldian
Adierazpena sinatu duten kolektiboek, Euskal Herrian armak ekoizten direla ikusarazteko eta salatzeko ondoko ekintzak antolatu dituzte:
- Maiatzak 28, asteartea | Mercaderes de la muerte de la industria militar hitzaldia, Arcadi Oliveres aktibista antimilitaristaren eskutik, Europako jauregian 19:30ean.
- Ekainak 1, larunbata | Eusko Label produktuen azoka tradizionala. 11:00etatik 15:00etara Gasteizko Foru Enparantzan, Independentzia kalearen zonaldean.
Azokara hurbiltzen diren pertsonek «punta-puntako Gerrarako eusko label Armak esku artean izateko aukera» izango dutela adierazi dute agerraldian. Gainera, heriotzarekin negozioak egiten dituztenen sareak eta elkarlanak ezagutzeko aukera izango dute, baita haien enpresen izenak eta hauen arteko harremanak ere.
Aernnova, ITO, SAPA…
Euskal Herrian armak ekoizten direla jakin badakigu, gerrarako eta pertsonak hiltzeko erabiltzen diren armak. Armak ekoizten dituzten enpresa hauen artean, bestean beste, AERNNOVA, ITP, SENNER, SAPA, DESSAULT edo TURBOMECA daude. Gainera, Euskal Herrian ez da ekoizpen soila burutzen, Bardeatako tiro-eremuan gerra-entseguak ere egiten direla azpimarratu dute.
Etxe alboan ekoizten diren armak, alde batetik, NATOk egiten dituen operazioetan erabiltzen dira eta Europako Batasunak ere armadetan erabiltzen ditu hauek. Bestetik, zuzenean gatazka egoeran dauden herrialdeetara esportatu egiten dira: Arabia Saudi, Turkia, Israel, Egipto…
Adierazpena sinatu duten kolektiboek euskal instituzio publiko zein pribatuen zurikeria eta parte-hartzea salatu dute. Hauen artean daude unibertsitatea, lanbide heziketarako zentroak, Eusko Jaurlaritza, bankuak, alderdi politikoak edota ikerkuntzarako zentroak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendatu berri duen errektore berria den Ramón Gonzalo Garcíak, adibidez, bere izenean unibertsitateak egindako ikerketa militarrak direla eta, NATOn Defentsa Ministerioaren ohiko ordezkaria da. Bestalde, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako biraren V. mendeurrena ospatze aldera, Espainiako armadak antolatuko omenaldi ekitaldian-Eusko Jaurlaritzak, UPV-EHUk eta beste elkarte pribatuek parte hartuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!