Irailaren 8an bildu zen patronalarekin ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGTk osatutako plataforma. Patronalak aurrerapen garrantzitsurik proposatu ez duenez, mantendu egingo dituzte sindikatuek irailaren 21, 22 eta 23an aurreikusitako grebak.
Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako protesta. ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta UGT-k osatutako plataformak deitutako elkarretaratzea.
Arabako metaleko langileek greba egingo dute irailaren 21, 22 eta 23an, ez baita aurrerapausorik eman itun berria sinatzeko patronalarekin egindako azken bileran. Gaur, irailak 13, ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGTk osatutako plataformak deitutako elkarretaratzean izan dira dozenaka lagun Eusko Jaurlaritzari eta administrazio publiko guztiei eskatzeko «inplikatu daitezela gatazkan».
Langile guztien subrogazio eskubidea bermatzeko eskatzen diete erakunde publikoei, administrazioek azpikontratatzen dutenean, eta hilean 1.400 euroko gutxieneko soldatak eta erosteko ahalmena bermatzea. Izan ere, gogorarazi dute Administrazioak kontratatzen edo azpikontratatzen dituzten lan asko Arabako metalaren hitzarmen sektorialaren baldintzen menpe daudela: “Horrek esan nahi du Administrazioak berak, enpresaburu eta ugazaba den aldetik, baldintza prekarioak baliatzen dituela”.
25.000 pertsonari eragiten die Arabako metalgintza sektoreko hitzarmenak. “Prekarietatea jasanezina da, eta inflazio handiaren ondorioz egoera okertzen ari da metaleko langileentzat”, deitoratu dute sindikatuek. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dute hitzarmenak honako hobekuntza hauek jasotzea: KPIaren araberako igoerak, bai tauletan, bai soldata errealetan; lanaldia nabarmen jaistea; baja medikoen osagarriak hobetzea; subrogazioa jasotzea; malgutasuna mugatzea; bizitza erdigunean jarriko duten neurriak; eta hobekuntzak Lan Osasunean eta Berdintasunean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!