Eusko Jaurlaritzak aulki berri bat izateko behar duen laguntza ukatu dio Janire Morari
Janire Morak tetraparesia espastikoa du. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailetik argudiatu dute Janirek "ez duela gaitasunik" egokitutako aulki elektrikoan joateko, laguntza behar duela, eta beraz, ez duela finantziazio publikorik jasoko. through Alea.eus
Janire Mora gasteiztarrak gurpildun aulki elektrikoa behar du, baina Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza ukatu dio. Hala salatu du familiak sare sozialetan.
Janireren ama den Leire Retuertok alea.eus-en azaldutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailetik argudiatu dute Janirek «ez duela gaitasunik» egokitutako aulki elektrikoan joateko, laguntza behar duela, eta, beraz, ez duela finantziazio publikorik jasoko.
Amaren iritziz, ordea, «lotsagarria» da argudioa. Izan ere, Janirek zortzi urte bete ditu halako aulki batean.
18.000 euro
Janire Morak tetraparesia espastikoa du eta, beraz, egokitutako aulki elektrikoa behar du bere kabuz mugitu ahal izateko. Azken zortzi urtetan erabili duen aulkia txiki geratu zaio, eta beharrezkoa du berri bat.
Holako aulki baten prezioa, ordea, ez da makala: 18.000 bat euro balio du; orain, 6.000 euro falta zaizkie kopurua lortzeko. «Hilabete bat baino gehiago egin dugu diru-laguntzen zain, eta azkenean hau; lotsagarria da, baina ez dugu amore emango» esan du amak sare sozialetan.
Ez da lehenengo aldia tankera berdineko arazo bat dutela: duela bost urte, arazo bera izan zuten aulkiarekin, Osasun sailetik laguntzarik ez ziotela emango esan zietelako hasieran. Epaitegietara jo zutenean, ordea, arrazoia eman zieten.
Diru-laguntzaren ekarpenaz gainera, beharrezko dirua lortzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Una tarta por Janire ekimenari esker. Ekainean, adibidez, Gorbeia mendira txango bat egin zuten eta 1.000 euro bildu zituzten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!