Eusko Jaurlaritza zigortu dute 2016ko kaleratze batean «Mozal Legea» aplikatzeagatik
Epaimahai batek baligabetu egin ditu Ertzaintzak 2016an Kaleratzeak Stop Araba plataformako sei kideri ezarritako "Mozal Legea". Plataformak auzitara eraman zuen Eusko Jaurlaritza eta aste honetan ebatzi da epaia. Ertzaintzak, 2016ko kaleratze hartan, zabaldutako sei espedienteetatik bost artxibatuta zeuden, dagoeneko, irregulartasunen ondorioz.
Epaimahai batek Eusko Jaurlaritza zigortu egin du, 2016ko udazkenean Kaleratzeak STOP Araba plataformako sei kideri «Mozal Legea» aplikatzeagatik. Plataformak auzitara eraman zituen Ertzaintzak jarritako salaketak.
Errekurtsoak aurkeztuta Jaurlaritza sei espedienteetatik bost artxibatzera behartua izan zen dagoeneko, irregulartasunen ondorioz. Azken espediente bat geratzen zen ebazteko, otsailean ospatutako epaiketan epaiaren zain geratu zen Maria Angeles Kaleratzeak STOP plataformako kidearen espedientea, hain zuzen.
Azken epai honek guztiz baliogabetzen ditu 2016an Ertzaintzak zabalduriko espedienteak. Kaleratzeak STOP Araba plataformatik Mozal Legeari «xake mate» bezala kalifikatu dute ebazpena. Plataformatik espero dute administrazioak neurriak hartzea: «Zentzuzkoa dirudi orain Eusko Jaurlaritzak espedientea irekitzea salaketa jarri zuten Ertzainei; jakiteko zergatik gezurra esan zuten eta haien salaketan bultzada politikorik egon ote zen«.
Etxegabetzea Zabalganan
2016ko udazkenean Alokabidek Zabalgana auzoko etxebizitzatik kaleratu zituen Anastasia eta bere seme-alaba adingabeak. Ehundik gora lagun elkartu ziren orduan etxegabetzea ekiditeko. Ertzaintza eta Gasteizko udaltzaingoa bortizki oldartu ziren familiari babesa adierazteko bertaratu zirenen aurka.
Kaleratzeak Stop plataformako sei kide izan ziren identifikatuak bertan «agintaritzari oztopoak jartzea» egotzita. Urtebetera, Mozal Legea bezala ezagutzen den Herritarren Segurtasunerako Legea baliatuz, Eusko jaurlaritzak jarritako 3.612 euroko isuna jaso zuten sei kideek.
[Bideoa] La Ertzaintza está utilizando la fuerza en el desahucio ordenado por Alokabide#AnastasiaSeQueda pic.twitter.com/d7zjmlIkF2
— Hala Bedi (@halabedi) September 15, 2016
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!