Euskarazko irratien Arrosa sarearen 20 urteko ibilbideari buruzko dokumentala ikusgai
"Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen" dokumentala ekoizi du Halabideok, Hala Bedi irratiko ikusentzunezkoen taldeak.
Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 25 irrati biltzen dituen federazioa da. Bertan, askotariko irratiak biltzen dira: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak… Guztiok barnebiltzen dituena, baina, euskara da. Irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker areagotu eta bultzatzeko helburuak batzen ditu irratiok.
Arrosa sareak dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Halabideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik orduko hainbat partaidek.
Koordinazio lanetan ibili zirenak edota Arrosak berak ekoizten duen Zebrabidea magazineko arduradunek ere parte hartzen dute beraien bizipen eta oroitzapenak adieraziz. Irratia bizirik eta etengabeko eraldaketan dagoen medio bat izanik, irratia egiteko zein entzuteko modu berriei buruzko hausnarketak ez dira falta dokumental honetan, beti ere gure herri eta hizkuntzaren ikuspegitik.
Euskal Herrian zer entzuna badelako, jarrai dezagun uhinak uztartzen!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!