«Euskara aurrera» manifestazio nazionalera batuko dira gasteizko eragile eta norbanakoak ere
Gasteizko euskalgintzako hainbat kolektibo eta norbanako euskaltzaleek autobusa antolatu dute larunbatean, maiatzak 21, Donostian egingo den manifestaziorako. "Euskara aurrera" lelopean, euskararen normalizazioaren aurkako erabaki politiko eta juridikoek "etenik ez dutela" eta, euskarari bultzada eman nahi dio egitasmoak.
Euskara aurrera egitasmoa apirilean aurkeztu zuten euskalgintzan ari diren hainbat eragile eta norbanakok, euskararen egoerarekin kezkatuta: «azken urtean izan diren euskararen aurkako erabakiak, soziolinguistika klusterraren datuek erakusten duten estankamendu zantzua, pantailetan presentzia murritza, euskaraz ikasteko eskubide urraketak…». Euskararen normalizazioaren alde bultzada bat emateko aurkeztu zuten ekimena, eta lehen mobilizazio jendetsua egingo dute larunbat honetan Donostian. Manifestazio horretara batzeko deia luzatu du Gasteizeko euskalgintzako kolektibo eta norbanako talde batek, eta autobusa ere antolatu dute.
Donostian Antiguako tuneletik abiatuko da manifestazioa, 17:30etan. Gasteizeko autobusa San Anton plazatik aterako da 15:30etan. Txapelarri eta Garraxi tabernetan daude tiketak salgai.
Euskara aurrera
Euskara galbidera zeraman joera aldatzea lortu duen azken hamarkadetako lana erreferentzia, euskarak egun dituen mehatxu berriei aurre egiteko garaia delakoan elkartu dira ekimen honetan euskalgintzako eragile ugari. Euskararen eta euskaldunon aurkako erabaki politiko eta juridikoek etenik ez dutela aipatu dute, batetik; eta kultur globalizazioaren eragina, bestetik.
Euskal Herria berreuskalduntzeko eta euskara normalizatzeko bideak aurrera segitzeko egin beharreko lana aldarrikatu dute egoera horren aurrean, eta gazteriak borroka horretan duen konpromisoa azpimarratu. Instituzioen eta gizarte zibilaren arteko elkarlana ere beharrezkotzat jo dute.
Euskarak aurrera egin behar duela aldarrikatu dute «euskaraz bizi nahia egingarri egiteko eta euskaldun gisa bizi ahal izateko; euskara normalizatzeko; hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko; guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko; justizia eta demokrazia auzia delako hau; euskara herri kohesiorako zuntza izateko; eta, finean, Euskal Herri euskalduna izateko».
Datozen asteetan proposamena euskaltzale, euskalgintzako eragile nahiz bestelako eragileekin partekatuko dute eta norbanakoen atxikimenduak biltzen ere segiko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!