Euskal Selekzioaren aldeko aldarriak Eurokoparen finalean
Gasteizen ere pantaila erraldoi batean eman zuten igandean Eurokopako finala. Protesta ere egin zuten zenbait eragilek, Euskal Selekzioaren alde eta espainolismoaren eta ikur erreakzionarioen aurka.
Eurokoparen finala jokatu zuten Espainiako eta Ingalaterrako selekzioek igandean. Gasteizen (hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan bezala) pantaila erraldoia jarri zuen Udalak partida ikusteko. Askok kritikatu dute hori, espainiar selekzioa nazionalismo espainiarraren eta ideologia erreakzionarioen ikur delako, eta Euskal Selekzioa ukatzen duelako.
Gasteizko hainbat eragilek bat egin zuten igandean bertan elkarretaratze batean, «egoera onartezin» horren aurrean. «Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzen diguten horiek, kirolaren eta elkarbizitzaren argudioen bitartez, Espainiar selekzioaren agenda inposatu nahi digute, gure herriak jasaten duen asimilazio nazionala gero eta gehiago sakonduz», adierazi dute.
Esan dute, gainera, «probokazioa» dela Gasteizko kaleak ikur eta jarrera erreakzionario eta zapaltzailez beteko dituen horrelako ekitaldi bat antolatzea, «espainolismoaren zabalpena» helburu duena eta Euskal Herria «ukatzen» duena.
Udalak herriko taldeak bultzatzeko horrelako egitasmorik inoiz egin ez izana ere arbuiatu dute, eskatu izan zaion arren, eta Espainiako selekzioak jokatu duenean, ordea, zalantzarik egin ez izana.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!