Euskal presoen etxeratzearen aldeko elkartasun bira batek zeharkatuko du Araba
Igandea, uztailak 26, abiatuko da Sareren "Izan Bidea" dinamikaren baitako Arabako bira. Astebetez Arabakotxoko desberdinak zeharkatuko dituzte "euskal preso eta errefuxiatu politikoen etxeratzearen aldeko aktibazio sozialean sakontzeko helburuarekin".
Euskal Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna izatea da SAREk martxan jarritako «Izan bidea, ibiltarien sarea» dinamikaren helburua. Dinamikaren muina nazio mailako erronka erraldoi batean kokatzen da: 3.127.326 kilometro osatzea, Euskal Herriak duen biztanle kopuruaren adina. «Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea» hori da SAREk dinamikarekin irudikatu nahi duena.
Araban ere, kilometroz kilometro elkartasuna ehuntzea dute helburu larunbatean abiatuko den Arabako Birarekin. Aste bateko tartean Arabako herri eta eskualde desberdinak zeharkatuko ditu birak.
Informazio guneak jarriko dituzte dinamikaren nondik norakoak ezagutarazteko eta mendi martxak eta bestelako ekimenak ere antolatuko dituzte.
Hauek dira hurrengo egunetan Arabako Birak bisitatuko dituen herri eta eskualdeak:
- Uztailak 26: Otxandio, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaitz
- Uztailak 27: Kanpezu eta Maeztu
- Uztailak 28: Añana
- Uztailak 29: Agurain, dulantzi eta Asparrena
- Uztailak 30: Laudio
- Uztailak 31: Amurrio, Bastida, Guardia, Samaniego eta Bilar
1182 elkartasun kilometro
Abuztuaren 1ean emango diote amaiera Arabako Birari Gasteizko Plaza Berrian egingo duten ekimen iraunkorrean, bertan 1182 kilometroko distantzia osatuz. Euskal Preso Politiko arabarrak bataz beste 593 kilometrotara daude sakabanatuta eta 1182 kilometro dira, hain zuzen, senide eta lagunek astebururo bisita bat egiteko bidaiatu beharreko joan etorriko distantzia.
Bizikleta estatikoekin osatuko dute distantzia hori. Goizeko 10:00etatik hasita txanda desberdinak banatuko dituzte 8 bizikleta estatikorekin espetxera bidaia irudikatzeko. Lehenengo 593 kilometroak osatuta, 13:00etan, Euskal Preso Politikoen senideekin ekitaldi bat egingo dute balizko bisitaren 40 minutuko iraupena irudikatuz eta, bazkalostean, etxerako bueltan dauden gainerako 593 kilometroak egingo dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!