Euskal Presoen aldeko ekimenak burutuko dira Araban asteburuan zehar
Sarek antolatuta, "Izan Bidea" dinamikaren baitan, hainbat ekimen eta mobilizazio burutuko dira azaroaren 20, 21 eta 22an Arabako hainbat txokotan.
Kilometroz kilometro doa ehuntzen euskal preso politikoen aldeko elkartasuna Araban zehar. Hurrengo asteburuan ere hainbat ekimen eta mobilizaziok hartuko dituzte Arabako kaleak. Sarek herriz herri eta auzoz auzo mobilizazioak antolatuko ditu, azaroaren 20, 21 eta 22an «Izan Bidea dinamika plazaratu eta ahalik eta herritar gehien dinamikara batu asmoz»
Hamaika ekimen Arabako eskualdetan
Gasteizen, azaroaren 21ean, goizeko 9:00etan, bizikleta martxa bat abiatuko da Salburuako letretatik. Euskal presoen aldeko kilometroak gehituz, 12:00etan Iparralde Gizarte Etxetik hasiko den manifestazioarekin elkartuko da bizikleta martxa.
Amurrion Babio mendira igoko dira larunbatean kilometroak metatzeko helburuarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera eta ordu erdiko tartearekin sei laguneko taldeak abaiatuko dira Amurrioko Plazatik.
Laudion erronka plazaratu dute Sareko kideek: azaroaren 21 eta 22an 801 kilometroko distantzia osatu nahi dute herrikideen artean izan bizikletaz, oinez edota korrika. Egindako kilometro kopura eta argazkia sare sozialen bidez elkarbanatzeko deia egin dute.
Urduñan asteburu osoko egitaraua prestatu dute euskal presoen aldeko elkartasuna zabaltzeko. Ostiralean «kartelada herritarra» egiteko deia zabaldu dute eta larunbatean postu informatiboa eta mural bat margotuko dituzte Foru Plazan. Azaroaren 22an, foru Plazan ere, «Izan Bidea Non Stop» erronka burutuko dute 12:00etatik 14.00etara.
Añanan ere eskualdeko mendietara igoko dira asteburuan zehar. Larunbatean Vallegrul mendira igoko dira Uribarri Gaubeako plazatik 9:30etan aterako den martxan. Azaroaren 22an, aldiz, beste hiru martxa antolatu dituzte: Batxibaora, Cantoblancora eta «Nordik Walking martxa Baronatarren dorrera.
Azkenik, lautadak ere helduko dio elkartasun ekimenez beteriko asteburuari: Azaroaren 21ean kotxe karabana egingo dute Agurainetik abiatuta arratsaldeko 18:00etan eta azaroaren 22an argazki masiboa aterako dute Dulantziko plazan, eguerdiko 12:00etan.
Izan Bidea ekimena
Euskal Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna izatea da SAREk udan martxan jarritako «Izan bidea, ibiltarien sarea» dinamikaren helburua. Dinamikaren muina nazio mailako erronka erraldoi batean kokatzen da: 3.127.326 kilometro osatzea, Euskal Herriak duen biztanle kopuruaren adina. «Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea» hori da SAREk dinamikarekin irudikatu nahi duena.
Urtarrileko mobilizazioa, herriz herri
Osasun neurriak errespetatzeko helburuarekin, iragan larunbatean iragarri zuen Sarek urtarrileko urteroko Bilboko mobilizazio jendetsua herriz herri antolatuko duela oraingoan. Urtarrilaren 9an, «Bidea Gara» lelopean, mobilizatzeko deia luzatu die Sarek urtero Bilboko kaleak jendez gainezka bete dituztenei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!