Euskal Preso Politikoen Kolektiboari gazteen elkartasuna eta konpromisoa helarazi diete Gasteizen
Gatazkaren ondorioak dizi dituen azken belaunaldia izan nahi eta behar dutela azpimarratu du gazte andanak Hego Euskal Herrian Ernaik deitutako mobilizazioetan. Gasteizen hamarnaka izan dira askatasuna, konpromisoa, elkartasuna eta maitasuna aldarrikatu dutenak kaleetan zehar.
“Preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herriaren alde, bakean eta askatasunean biziko garen Euskal Herri askea” aldarrikatu dute larunbat eguerdian Andra Mari Zuriaren plazatik atera den mobilizazioan. “Ulergaitza” egiten zaie, helarazitako oharrean azaltzen dutenez, “bere burua demokratikotzat duten estatuek oraindik ere 218 preso eta hamarkana iheslari etxetik ehundaka kilometrora bahiturik izaten jarraitzea”. Horregatik, “senide, lagun eta auzokideak espetxean edo erbestean dituen azken belaunaldia” izan nahi dutela adierazi dute, “astebururo ehundaka kilometro egitera behartuak dauden azkenak, azken motxiladun umeak”.
Honen aurrean, konpromisoa da gazteen erantzuna, eta azken hilabeteetan hurbilketekin egondako mugimenduak balioan jartzen badituzte ere, bide horretan jarraitzea ezinbestekotzat jotzen dute, “ez delako nahikoa”.
Senideei “epeltasuna helarazten eta bisitak errazten” jarraituko dutela azpimarratu dute. “Elkartasuna da gure tresna, ez zaituztegulako inoiz bakarrik utziko”.
Amaitzeko, bertaratutako gazteek “herri hau maite dugulako eta zuek maite zaituztegulako askatasunaren aldeko borrokan” jarraitzeko aldarria zabaldu dute, euskal gazteriari eta jendarteari “euskal preso eta iheslari poltiko guztiak etxean izan arte kalera ateratzen jarraitzeko” deia luzatuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!