Euskal Preso Politikoen aldeko hilabeteroko elkarretaratzeei ekingo diete berriz
Etxeratek hilabeteko azken ostiraletan egiten dituen Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak deitu ditu berriz. Martxoan eta apirilean ezin izan ziren mobilizazioak burutu Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz.
Hilabeteko azken ostiraletako Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko mobilizazioak bueltan dira Arabako plazetara. Etxerat elkarteak, berriz ere, elkarretaratzeak deitu ditu ostiral honetarako, maiatzak 29. Martxoan eta apirilean ez izan ziren mobilizazio hauek burutu Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz.
Arabako herri ugaritan burutuko dituzte elkarretaratzeak: Zuia, Agurain, Oion, Maeztu, Otxandio, Laudio, Amurrio, Orozko eta Urduñan. Gasteizen aurreko ostiralean berhartu zituzten ostiral arratsaldeetako Andra Mari Zuriaren Plazako elkarretaratzeak. Maiatzaren 29an elkarretaratzea dago deituta 13:00etan Santiago Ospitalean eta arratsaldean zutabe bat abiatuko da 19:30etan San Juan elizatik Andra Mari Zuriaren plazara.
Araian eta Zigoitian ekainaren 5ean egingo dituzte elkarretaratzeak, Urkabustaitzen, aldiz, ekainaren 7an.
Lasterbidean elkartasun lasterketa ere martxan
Maiatzaren 30ean Kanpezun izan behar zuen aurten Lasterbidean «nazio elkartasun lasterketa». Osasun arrazoiak tarteko, ordea, aurten ezingo da Euskal presoen eta euren senideen eskubideen aldeko lasterketa ospatu.
Antolatzaileek deialdia luzatu dute egoerari buelta eman eta maiatzaren 30ena lasterketa presente egon dadin. Lasterbideaneko material desberdinarekin argazkiak edo bideoak egiteko eta hauek sare sozialetan elkarbanatzeko deia zabaldu dute.
Deialdia‼️Maiatzak 30,larunbata.
Lasterbideaneko kamiseta,buff,eskularru,..nahi duzun materialarekin argazki edo bideoak egin eta elkarbanatu sare sozialetan #lasterbidean2020 #lasterkanpezu #izanbidea #IbiltarienSarea traolak erabiliaz.
Deialdia⬇️⬇️⬇️https://t.co/9FeFxLTgeu— Lasterbidean (@lasterbidean) May 25, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!