Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun olatuak Gasteizko kaleak hartu zituen
LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak hainbat ekimen burtu zituen ostegunean Euskal Preso Politikoen Etxeratzea aldarrikatzeko. Bihar Sarek Zaballa espetxera martxa antolatuko du, 11:00etan Ruta Europa Hoteletik abiatuta.
Urtarrilaren 11an Bilboko kaleak hartuko dituen manifestazio nazionalaren atarian Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun ekimenak biderkatu egin dira Gasteizen. LAB sindikatuak elkarretaratzea burutu zuen Andra Mari Zuriaren plazan, «konponbide garaia dela aldarrikatuz» Euskal Presoen etxeratzea exijitzeko.
Gazteak Euskal Preso Politikoekin bat
Atzo hasi eta abenduaren 27ra arte luzatuko den egitarauari hasiera eman zioten atzo Gasteizko Gazteek. Ane Novoa eta Kattalin Otxoa de Eribe motxiladun ikasleen, Txiro Ekiatz Samaniegoren aiataren eta preso ohien testigantzak gurutzatu ziren atzo goizean Gasteizko Gaztetxean egin zuten solasaldian. Dozenaka gaztek parte hartu zuten bertan.
Iluntzean kalejira egin zuten «Gazteok Zuekin!» lelopean Faroloitik hasita. Kalejiran zehar azken urtean hildako Jose Angel Ochoa de Eribe eta Oier Gomez Euskal Presoak ekarri zituzten gogora.
Hurrengo egunetan egitarauarekin aurrera jarraituko dute, Abenduaren 23rako Txagoko Elkartasun mendi martxa dago antolatuta. Martxaren lehenengo edizioa izango da aurtengoa eta Olarizu, landiz eta Mendiola lotuko ditu. Martxan eta osteko herri bazkarian parte hartzeko tiketak Laberinto, Indartsu eta Garraxi tabernetan daude salgai.
Abenduaren 27an Hala Bediko kantoitik urteko azken ostiralera hurbiltzeko egingo duten «Gazte Blokearekin» emango diote amaiera egitarauari.
Zaballara martxa antolatu du Sarek
Bihar, abenduak 21, Sarek Zaballara martxa antolatu du «salbuespen espetxe politika behin betiko» bukatu dadin. Martxa Hotel Ruta Europatik abiatuko da goizeko 11:30etan. Aurretik, goizeko 10:00etan Ernaik antolatutako bizikleta martxa abiatuko da Gasteizko Gaztetxetik. Sarek, berriz, autobusa antolatu du martxara hurbiltzeko. Autobusa 11:00etan abiatuko da San Anton Plazatik, tiketak eskuragarri daude Txapelarri tabernan.
💛Larriki gaixo dauden presoen etxeratzea eskatzeko bidea horiz margotuko dugu!💛
ATERA BIDERA, PRESOAK ETXERA!
DENOK ZABALLARA! pic.twitter.com/oeM33Av6eK— Sare Gasteiz (@SareGasteiz) December 18, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!