Euskal kulturgileek greba digitala egingo dute apirilaren 21ean eta 22an
Apirilaren 21 eta 22an "kultur edukirik ez partekatzeko deia" luzatu dute euskal kulturgintzako 600 lagunetik gora, kulturgile, sortzaile eta artisten egoera prekarioa salatzeko. Hainbat arabarrek babesten dute ekimena.
Euskal kulturgintzaren «ekosistema» osatzen duten eragile eta norbanako guztiei luzatu diete apirilaren 21ean eta 22an internet bidez kultur edukirik ez zabaltzeko deia. Bi eguneko greba Digitalak «gogoeta eta eztabaida soziala» piztu nahi du Euskal Herritarren artean, euskal kulturgintzari ematen zaion garrantziaz eta kultura kontsumaz hausnartzeko. Dagoeneko 600dik gora atxikimendu bildu dituzte. Kulturgintzan.eus atarian irakurri daiteke manifestua osorik
Kulturgintzak eta sortzaileek bereziki bizi duten egoera prekarioa mahai-gaineratzeko helburua du grebak, kluturgileek dituzten lan baldintza txarretaz ohartarazteko. COVID-19ak eragindako krisiak larriagotu egin du aurretiaz ere okerra zen euskal kulturhintzaren egoera. «Iksui gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara» esaldi horrekin borobildu dituzte grebaren asmoak.
Premiazko neurrien beharra
COVID-19ak kluturgintzan eragindako kaleteei erantzuteko «premiazko neurriak hartu eta horiei atoan erantzuteko» eskatu diete Euskal Herriko erakunde publikoei, tartean Euskal Hirigune Elkargoari, Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta udalei.
Euskal kluturgintzaren ekosistemaren elkargune
Sortzaileen egoera prekarioa ikustrazi eta erakunde publikoei neurriak exijitzeaz gain, hirugarren helburu nagusi bat ere ezarri diote Greba Digitalari: Euskal kluturgintzaren ekosistema osatzen duten guztientzat elkargune izango den mahai bat antolatzeko lantean hastea.
Elkargune horrek hartuko duen forma definitu gabe badago ere, mugarri bat jarriko du Greba Digitalak Euskal Herri osoko kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiak elkartu eta euskal kulturgintzaren gabezia eta premia larriei aurre egiteko proposamenak eztabaidatzen eta adosten hasteko lehen urratsa izango baita. Deina antolatuta dauden kulturgintzako eragileei luzatu diete (sortzaile elkarteei, enpresa egitura dutenei…) bilkura horren antolaketa lana euren gain har ditzaten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!