Euskal Hezkuntza Sistema propio baten alde Gasteizko kaleak hartu dituzte ikasleek
"Gora Ikasleon Borroka" dinamikarekin bat eginez milaka ikaslek egin dute greba gaur Arabako heziguneetan. Eguneko mobilizazio nagusia 12:00etan abiatu da Correosetik eta Hezkuntza Delegaritzan bukatu da.
Urriaren 12an aurkeztu zuten Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ikasleek «Gora Ikasleon Borroka» dinamika. Guar, dinamika horren baitan ikasle greba burutu dute. Araban ere oihartzun handia izan du grebak eta goizeko lehen ordutik heziguneak hutsik egon dira.
Mobilizazio nagusia 12:00etan abiatu da Correosetik eta Gasteizko kaleak zeharkatu ostean Hezkuntza Delegaritzara eraman dituzte euren aldarrikapenak ikasleek, besteak beste, greba eta paro eskubidea ikastetxe guztietan aitortua izatea, inolako kontrol sozialik gabe antolatzeko eskubidea izatea, antolatzeko beharrak asetzeko espazio fisiko bat bermatzea ikastetxe guztietan, klase orduetan ikastetxez kanpoko eduki didaktikoak jasotzeko aukera izatea edota plataforma digitaletatik jasaten duten kontrol soziala minimizatzea.
Ehunka ikaslek egin dute bat @IkasleBorroka dinamikak deituriko mobilizazioarekin pic.twitter.com/g7HDQ56XBd
— Hala Bedi (@halabedi) November 28, 2019
Mobilizazioen olatu berrian subjektu aktibo izan nahi dute eta horretarako heziguneetan antolatzeko apustuan berretsi dira gaur kalera atera diren ehunka ikasleek. Pentsionistak, mugimendu feminista, metalgintzako langileak edota mugimendu ekologista eredutzat kaleak eta heziguneak hartzeko gonbitea zabaldu dute, «ikasleen garaia» heldu dela iritzita. «Hezkuntza sistema nazional, publiko, komunitario, euskaldun eta feminista bat eraiki nahi dugu», ondorioztatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!