Euskal Herriko pentsiodunen bizikleta martxak Gasteizera ekarri du 1080 euroko gutxiengo pentsioen aldarrikapena
Ekainaren 13an, iragan astelehenean, hasi zuen Euskal Herria zeharkatuko duen bizikleta martxa Pentsiodunen Mugimenduak. Hamahiru egunez, «jai eta aldarrikapen giroan», Euskal Herriko lurralde guztietan izango dira, pentsio publiko «duinak, bidezkoak eta nahikoak» eskatzeko.
Atzo, igandea, Gasteizen izan zen martxa. Gaur, berriz, Legebiltzarrera bertaratu dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren aldarrikapenak helaraztera: 1080 euroko gutxieneko pentsioa, Zerbitzu Publikoen defentsa eta Zainketa Partekatuen Lana. Orain tramitazioan dagoen diru sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) legeari egin nahi diote ekarpena aldarrikapen horiekin.
2023ko aurrekontuetan 1080 euroko osagarria jasotzea ere eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, Estatuko Gobernuak gutxieneko pentsio hori ezartzen ez duen bitartean.
Donostian ekin diote bizikleta martxari eta bertan amaituko da larunbatean, ekainaren 25ean,manifestazio nazional batekin. Herritar orori egin diote protestan parte hartzeko deia «guztion eskubideak» baitira jokoan, «gaurko eta etorkizuneko pentsiodunenak».
PENTSIONISTAK AURRERA!
Gaur 11etan plazara pic.twitter.com/LILHlHuO3B— Arabako Pentsionistak Lanean (@arabakozaharrak) June 20, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!