Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Aintzane Pujanaren erailketa salatu du Gasteizen
"Gaitz horretarako antidoto bakarra" feminismoa dela aldarrikatu dute.
Dozenaka lagun bildu dira ostiral arratsaldean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean, autodefentsa feministarako deia egin dute bildutakoek Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan egin duten bezala. Bilbon, berriz, bihar goizerako egin dute deialdia.
Emakumeen Mundu Martxak salatu duenez, eraso sexistek zuzenean eragiten diete gizartearen erdiari, eta aldarrikatu dute feminismoa dela «gaitz horrentzako antidoto bakarra». Horretaz gain, indarkeria matxista lehen mailako arazo politikotzat hartzeko eskatu diete instituzioei, jarrera konplizeak baztertzeko eskatuz.
Azpeitiko 1. Instrukzio Auzitegiko epaileak bi akusatuei beste bi delitu egotzi zizkien joan den asteazkenean: hiltzeaz gain, Pujana legez kanpo atxikitzea eta sexualki esplotatzea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!