Euskal Herrian ekonomia ekologikoaren alde egitea eskatu dute 300 aditu baino gehiagok
"Bidegurutze batean" aurkitzen garela adierazi dute euskal akademiako 345 adituk eta Covid-19ak sortutako kirisiari irtenbide ekologikoa emateko eta garapen eredua aldatzeko lehentasunezko bost lan lerro aurkeztu dituzte. Manifestuak 4000 atxikimendu lortu ditu dagoeneko.
«Covid-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde» izenburupean manifestua sinatu dute 25 unibertsitate eta ikerketa zentroetako 345 irakaslek eta ikertzailek, 100 espezialitate desberdinetatik etorriak, EHU, Deusto, UPNA, Baiona-Bordele, Stanford, Cambridge edota PAUko unibertsitatetik betseak betse. Datorren krisiaren aurrean irtenbide bakarra planetaren mugak errespetatzea dela azpimarratu dute eta horren aurrean lan ildo batzuk proposatu dituzte ere: «iraganean egindako akats larriak berriro gerta ez daitezen eta etorkizun berri baten eraikuntzari modu egokian hel diezaiogun».
Manifestuaren babesleak bat datoz esatean egungo krisialdietarako benetako irteera «bai norbanako zein talde gisa, gure erresilientziaren eta eraldatzeko gaitasunaren araberakoa” izango dela. Bidegurutze historiko batean aurrean gaude: bide oker beretik jarraitu edo norabidea aldatu”
Honakoak dira ekonomia ekologiko baterantz jotzeko lehentasunezko bost ekintza ildoak:
- Barne Produktu Gordinaren (BOG) hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua alde batera uztea.
- Muga ekologikoak kontuan hartzen dituzten ekoizpen, ininbertsio eta kontsumo politikak sustatzea.
- Ingurumen-fiskalitate progresiboa bultzatzea.
- Nekazaritza eta elikadura sistema eraldatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetzan aurrera egiteko.
- Azpiegitura eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako mugikortasun eredua alde batera uztea.
Akademiatik datorren manifestua sinatu dutenen ustez, ezagutu dugun garapen ereduak “naturaren suntsitzearen beharra du, gero eta inpaktu eta ingurumendesoreka handiagoak sortzen dituelarik, horri lotuta dauden kostu sozial larriak areagotuz.” Ikerlari taldearen iritziz “jendartearen balizko egonkortasuna lortzeko hazkunde ekonomiko jarraituari eusteko beharra» da egungo eredu sozio-ekonomikoaren beste ahultasun garrantzitsu bat eta gogorarazi dute komunitate zientifikoak hamarkadak daramatzala biodibertsitatearen galera eta ekosistemen degradazioa etorkizuneko birus ugariren hedapenerako «ernamuin perfektua» dela ohartarazten.
Horregatik premiazko ekintza zorrotz batek lagundutako ikuspegi integralaren beharra azpimarratu dute, ekonomia ekologikoan oinarrituriko Covid-19aren osteko mundua planifikatzeko, «baita Euskal Herrian ere».
Manifestuari atxikimenduak biltzeko prozesuak zabalik jarraitzen du, esteka honetan dago horretarako aukera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!