Euskal Herria Bizirik-ek martxoaren 22an manifestatzera deitu du lurraren defentsan
Euskal Herria Bizirik mugimenduak manifestazioa deitu du martxoaren 22rako, larunbata, "Euskal Herria ez dago salgai!" lelopean, lurraren suntsiketa eta gutxi batzuen interes pribatuak salatzeko.
Deialdiak 140 eragile sozial baino gehiagoren babesa jaso du Euskal Herri osoan, egungo egoeraren larrialdia agerian utziz. Antolatzaileen esanetan, inoiz baino beharrezkoagoa da herritarren mobilizazioa, azken urteetan energia eta baliabide naturalen pribatizazioak eta suntsiketak izandako gorakada ikusita.
Argi utzi du ezetz esaten diola nekazal lurren industrializazioari eta EAEn inposatu nahi duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari, herritarren iritzia kontuan hartu gabe aurrera atera nahi baitute. Horrez gain, salatu dute Europako, Espainiako, Frantziako, Nafarroako eta EAEko instituzioek eta enpresa handiek natur baliabideen pribatizazioan eta espekulazioan duten rola. «Kapitalismo berdearen promesa faltsuen atzean, gutxi batzuen mesederako baliabideak lapurtzeko estrategia bat baino ez dago», ohartarazi dute.
Lurraren defentsan diharduten herritarren aurkako kriminalizazioa ere salatu dute antolatzaileek. Aroztegiko kasua horren adibide argia dela diote, non interes pribatuen aurka egin duten herritarrak zigortu nahi dituzten. «Ez gaituzte isilaraziko. Naturaren defentsa ez da delitua, baizik eta behar etiko eta sozial bat» aldarrikatu dute Euskal Herria Bizirik-eko kideek.
Euskal Herria Bizirik-ek gizarte osoari deia luzatu dio mobilizazioan parte hartzera, lurra defendatzeko eta espekulazioari aurre egiteko. Borroka hau ez da etorkizuneko belaunaldien kontua bakarrik, gaur egun bertan gure bizi baldintzak arriskuan jartzen ari direla dio.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!