Euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen alde egiten duen lana aitortu nahi izan du Etxeratek zapi-kate baten bidez
Giza Eskubideen Nazioarteko eguna salaketarako bozgorailu izan da beste urte batez, Etxerat elkarteak deitutako zapi-katearen bitartez,
«Preso politikoen senideak, lagunak eta gertukoak espetxe-politika berezitua, salbuespenezkoa eta, funtsean, eskubideak urratzen dituena salatzeko» bildu dira Gasteizko Legebiltzarreran inguruan hamarnaka herritar, zapi-kate jendetsu bat osatuz.
Dispertsio espetxe-politikak «familia-bizitzarako, askatasunerako, intimitaterako, duintasunerako, osotasun fisikorako, osasunerako eta bizitzarako eskubidea urratzea» dakarrela salatu nahi izan dute bertaratutakoek.
Salaketaz gain, «euskal gizarteak pertsona guztien giza eskubideen alde egiten duen lan nekaezina aitortu» nahi izan dute, izan ere, «gizartearen, haren agenteen eta erakundeen lan isil baina etengabe horrek interes eta presio politikoetan trabatutako egoera bat desblokeatzea lortu du, eta lan horri esker sakabanatze-politika aldatzen ari dela» azpimarratu dute.
Esker ona adierazi diete Giza Eskubideen eta presoen eskubideen arloko dozenaka erakunderi, alerta-egoera deklaratu zenetik Estatu osoan espetxeetan pandemiak eragin dituen ondorio larriei buruz informatu eta ohartarazi baitute».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!