«Euskal Eskola Publikoaz Harro!» kanpaina aurkeztu zuten atzo Gasteizen
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gastizko plataformak agerraldia egin zuen atzo beste hainbat eragilerekin Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean hezkuntza sistema publikoaren defentsa egiteko kanpaina aurkeztu zuen atzo.
Agerraldia egin zuen atzo Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak hezkuntza eremuan jarduten duten beste hainbat eragile eta elkarteren laguntzaz «Euskal Eskola Publikoaz Harro» kanpaina aurkezteko. EAEko ikastetxe, eskola, haurreskola eta laguntza zentro guztiekin egingo dute harremana orain hezkuntza-sistema publikoaren defentsa egiteko helburuarekin.
Eskola Publikoaren defentsan manifestu bateratua aurkeztu zuten atzoko agerraldian parte hartu zuten eragileek. Hezkuntza publikoa «historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat» dela adierazi zuten. Euskal eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta esukal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu zuten, «herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez».
Euskal Eskola Publikoaren aldarrikapena egiteko helburuarekin jaiotako egitasmoa da atzo aurkeztutakoa. Besteak beste, Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeria edota Gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berria seinalatu zituzten Euskal Eskola Publikoak bizi dituen mehatxuen artean.
Eskola Kontseiluei, Guraso Elkarteei eta Hezkuntza Publikoarekin bat egiten duen eragile orori luzatu diote kanpainarekin bat egiteko deia manifestuari atxikimendua emanez eta kanpainaren aldeko argazkiak ateraz. Kanpaina Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformatik sortua bada ere eragile bakoitzak kanpaina bere egitea eskatu dute, ikasle, irakasle eta familia guztiei zabaldu dadin. Kanpainak aurrera egin ahala asotako atxikimendu guztiekin prentsaurreko anitz bat eta mobilizazio erraldoi bat egingo dutela iragarri dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!