Euskal Eskola Publikoa, «denona eta denontzako»
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformren deialdia babestu dute milaka lagunek Gasteizko kaleetan. Irakasle, ikasle eta guraso-taldeek batera aldarrikatu dute «eskola publiko duina», Gasteizen ematen den eskola-segregazioa gogor salatzearekin batera.
Hiru zutabe ezberdin atera dira 18:00etan Abastos plazatik, San Anton plazatik eta Prado parketik, 18:30ean Andra Maria Zuriaren plazatik hasi den manifestazio nagusiarekin bat egiteko. Gasteizko eskola bakoitzak adreilu bana jarri du plazan, «denona eta denontzako» izan behar duen euskal eskola publikoa irudikatzeko.
Bi urte daramatzate elkarlanean eskola ezberdinetako guraso, ikasle eta irakasleak, eta hori islatu nahi izan dute jendetsua izan den mobilizazioan. Haiekin batera, trikitilariak, hankapaloak eta musika lagun. Baina ez dira bakarrik egon: 60 eragile baino gehiagoren babesa izan dute. Hauen artean daude auzo elkarte ezberdinak, sindikatuak, alderdi politikoak, gazte eta ikasle antolakundeak… (Zerrenda guztia behen atxikituta)
Sei aldarrikpaen nagusi jarri dituzte mahaiaren gainean:
- Hasteko, eskoletan izena emateko udal bulego bakarrak sortzearen premia azpimarratu dute.
- Diru publikoarekin finantzatutako ikastetxe guztien “benetako doakotasuna” exigitu dute, legeak agindu bezala.
- Hezkuntza-sare guztietan heziketa laikoa jasotzeko eskubidearen bermea.
- Segregazio egoeretan dauden ikastetxeentzat egitasmo bereziak abiarazi, epe laburrean egoerari buelta eman ahal izateko.
- Azpiegitura eta giza baliabide nahikoak bermatzea eskola publikoan.
- Amaitzeko, hezkuntza-itunen orokortzearen politikaren amaiera exigitu dute.
Jendartearen zati zabal bat direla argudiatuta, mobilizaziorako garaia iritsi delakoan daude, “denona eta denontzako euskal eskola publikoaren alde eta eskola-segregazioaren kontra”.
Segregazioa, «oso aurreratuta»
Jai giroa nagusi izan den arren, haserre agertu dira. “Utzikeria” leporatu diete orain arteko euskal gobernuei, “hezkuntza-ereduen arteko ezberdinatsunak eta lehiakotasuna eragiten dituzten politika neoliberalak” ezarri dituztela leporatuz. Sistemak berak eskola ez duela zaindu uste dute, bigarren mailara baztertuz publikoa eta hezkuntza-itunen orokortzea abiaraziz ikastetxe pribatu guztiekin.
Eskola-segregazioren, Gasteizko datuak gogoratu dituzte: EAEn baliabide urriko familien edo etorkinen %75a eskola publikoan dago; Gasteizen, %92ra iritsi da zifra. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak segregazioari aurre egiteko planak ez dituzte begi onez ikusi: “Segregazioa oso aurreratuta dagoen zentroetan jarri dituzte martxan neurriok, baina ez dute eragin zuzenik egunerokotasunean”. Bereziki larria ikusi dute Lakuako Gobernuaren jarrera, “euskal hezkuntza-sisteman segregazioa dagoela ez duelako onartzen”.
Manifestazioa babestu duten eragileen zerrenda
- EHIGE – Gurasoen Elkartea
- SAREAN – Euskal Eskola Publikoak Sarean
- STEILAS
- ELA
- LAB
- CC.OO.
- ESK
- STEs – Intersindical
- UGT -Euskadi
- EH Bildu
- Podemos Euskadi
- Ezker Anitza
- Equo
- Partido Comunista de Euskadi – Euskadiko Partidu Komunista (PCE-EPK)
- Hezkuntza Plataformen Topagunea (Asociación de Plataformas de Educación)
- Zubiak Eraikiz
- Ikasle Sindikatua Araba
- Ikasle Abertzaleak
- Ikasle Ekintza
- Plataforma por los Derechos Sociales (PDS)
- Elkartzen
- SOS Racismo
- Mugarik Gabe
- Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
- Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa
- Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia
- Asociación AL-INDIMAY (integración de la comunidad arabo-musulmana)
- Asociación de Mujeres Unidas por la Igualdad de Derechos (mujeres paquistaníes)
- Mujeres en la Diversidad (Emakumeak Aniztasunean)
- Asociación de Mujeres Wayra (Wayra Elkartea)
- Asociación Colombia-Euskadi
- Asociación Argelina en Euskadi
- Asociacion Vida Cultural Rumana
- Union de Inmigrantes Nigerianos
- Pueblo Indígena de Biafra
- Asociación Haaly Pular
- Asociación de Residentes Afroamericanos de Vitoria-Gasteiz
- Asociación Vasco-Ecuatoriana
- Gasteizko Bilgune Feminista
- Arabako Emakumeen Asanblada
- Setem Hego Haizea
- Asociacion de vecinos de Adurtza «Adurtzakoak»
- Errota Zaharra Auzo Elkartea
- Bizigarri Zaramagako Auzo Elkartea
- Gasteiz Txiki Auzo Elkartea
- Betiko Gasteiz Auzo Elkartea
- Bosturki Lakua Arriaga Auzo Elkarte
- 7.Alaba Auzo Elkartea
- Aranako Auzo Elkartea
- Cauce Vecinal Abetxuko
- Barrankale Auzo Elkartea
- Errekatxiki Santa Lucia Auzo Elkartea
- Judimendikoak Auzo Elkartea
- Zabalgana Batuz Auzo Elkartea
- AA.VV. Kaleartean
- Salhaketa Araba
- Goian Kultur eta Kirol Elkartea
- Ernai
- Gasteizko Gaztetxea
- Berriztu!
- Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava
- Fracking Ez Araba
- Herrandarrak Guraso Elkartea
- Arabako Pentsionistak Lanean
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!