Euskal Errepublikaren alde Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia egin du EHUN mugimenduak
"Krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna Euskal Errepublika dela" aldarrikatzeko, urriaren 22an Gasteizko Parlamentua inguratuko dute. EHUN mugimendua da ekimenaren sustatzailea
«Autonomismoak eta sistema ekonomiko honek beti etorkizun okerrago bat hitzematen digute, beti okerragoa den etorkizun hurbil bat zerumugan» azaldu dute EHUN Mugimenduko kideek gaur goizean Gasteizen egindako agerraldian. Espainiako 78 erregimenak, zein bere monarkiak eta marko autonomikoak Euskal Herritarrak «hondoratze jarraitu» batera bultzatzen dituztela gaineratu dute.
EHUN Mugimenduak Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu du, Euskal Herriak herri gisa dituen erronkei aurre egiteko; izan enpleguan, hizkuntzan, hezkuntzan, energian, zaintzan edota pentsioetan besteak beste: «Autonomiak ala Errepublika, hondoratze jarraitua ala bizitza duina».
Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia
Bide horretan, datorren urriaren 22, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko parlamentua inguratzeko deia zabaldu du EHUN Mugimenduak, Euskal Errepublikaren aldeko aldarria zabaltzeko: «Errepublika propio bat da krisiak gure bizitzetatik erausteko tresna».
Iaz aurkeztu zuten Euskal Errepublikaren aldeko EHUN ekimena Donostiako Antiguo auzoan, «euskal herritarron egunerokoan eragin zuzena duten auziak mahai gainean jartzea helburu». Urte beteko ibilbidean hainbat ekimen eta dinamika jarri dituzte martxan, tartean, otsailaren 15ean Euskal Herriko hainbat herritan antolatu ziren «Euskal Errepublikaren aldeko egunak».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!