Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi du Laudioko Udalak jasotako euskararen aurkako epaia
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio euskara "zaila" dela argudiatu zuen epaileari, Laudioko Udaleko teknikari bati bere lanpostua itzultzeko. through Aiaraldea.eus
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak erabaki du Laudioko teknikari bati bere behin-behineko lanpostua itzuli beharko diola Udalak. Horrela jakinarazi du Vocento taldeko hedabide batek, zeinak epaia jaso duen. Modu horretan iaz Ana Maria Martinez Varas epaileak adierazitakoa bete beharko du tokiko erakundeak, edo helegite berria jarri.
Epaia, «euskarafoboa»
Epaiak hautsak harrotu zituen iaz eta mobilizazioak eta erantzunak eragin zituen Laudion bertan zein Euskal Herrian, euskalgintzako eragileek definitutako «epaileen oldarraldiaren» barruan kokatu baitute, euskararen normalkuntza oztopatzeko.
Berez, Ana Maria Martinez Varasek argudiatu zuen euskara munduko bost hizkuntza zailenen artean dagoela. Halaber, aipatu zuen udal langilea 1.295 orduz joan zela klasera eta soilik lortu zuela euskara eskakizuren lehen profila lortzea eta tokiko erakundeak oso sentsibilitate gutxi erakutsi zuela berarekiko.
Laudioko Udalaren aukerak
Epaiaren aurrean, tokiko erakundeak hiru bide ditu. Alde batetik, epaia zuzenean betetzea. Horrek, aldi berean, bi emaitza ezberdin ekar ditzake: lanpostu batera itzultzea edo tokirik ez izatea.
Izan ere, gogoratu beharra dago teknikaria erakundean sartu zenean psikologo postuan egin zuela eta hirugarren hizkuntza eskakizuna egin ziotela postu hori menpekotasunen teknikaria bilakatu zutenean. Hortaz, Udalak aztertu beharko du, lehenik eta behin, jatorrizko postu hori existitzen den edo ez. Egokitu ahalko balitz, udaletxera bueltatuko litzateke langilea. Horrela izango ez balitz, Udalak kalte-ordaina emango beharko lioke (bigarrena, alegia).
Beste aukera bat da helegite berria jartzea. Horretarako hilabeteko epea dauka tokiko erakundeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!