Europako Migrazio eta Asilo Itunak pertsona migratzaileen aurkako praktikak legeztatuko dituela salatu dute
Datozen egunetan onartu nahi du Europar Batasunak Migrazio eta Asiloaren Ituna. Bachué elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Amnistia Internacional itunaren aurka agertu dira eta elkarretaratzea ere egin dute protesta gisa, Gobernu Ordezkariordetzaren aurrean.
Migrazio eta Asilo Ituna Giza Eskubideen eta Europaren balioen «aurkakoa» dela salatu dute kolektiboek, eta eskuin muturraren agendak markatu duela.
Azaldu dutenez, dagoeneko ematen diren hainbat praktika «legeztatu eta zabaltzea» ekarriko du ituna onartzeak. Horien artean honakoak aipatu dituzte:
- Estatu kide bakoitzak «Hirugarren Herrialde Seguruen» zerrenda egingo du, eta horrek esan nahi du nazionalitate horiek dituzten pertsonek ezin izango dutela asilorik eskatu Batasuneko estatuetan.
- Berehalako kanporatzeak eta deportazioak legeztatuko dira eta Frontexek erabateko askatasuna izango du.
- Dublingo Itunaren epea luzatuko da, eta, beraz, oraindik egoera erregularizatu gabe duten pertsonen egoera are larriagoa izango da.
- 6 urtetik aurrerako umeak ahalko dituzte deportatu eta aurpegi eta hatz-marken azterketak egin.
Gogorarazi dute, gainera, Europako herrietara iristea lortzen duten pertsona migratuek desberdinkeria jasan behar dutela, eta forma askotako arrazakeria.
«Heriotza eta kanporatze politikak» amaitzea exijitu dute eta errespetua, berdintasuna eta duintasuna oinarri izango duten migrazio-politikak egitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!