Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek
EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dute legearen alde eta, besteak beste, egitasmo pribatua diru publikoz finantzatzea ahalbidetzen du.
Euneiz unibertsitate pribatua Euskal Unibertsitate Sisteman sartzeko legea onartu du Legebiltzarrak, UPV/EHUrekin zein Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko unibertsitate pribatuekin batera. EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta Vox alderdiek eman dute aldeko botoa, eta aurkakoa EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk.
Era berean, LAB, STEILAS, CCOO, ELA, CGT/LKN, ESK, EHUko Ikasle Kontseiluak eta Ernaik elkarretaratzea egin dute «Euneis unibertsitate elitista gelditu!» lelopean.
Irabazi-asmoko unibertsitate berri honek «diru publikoa eskatu eta jaso ahal izango duela» salatu nahi izan dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek, eta EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta Vox-en ardura eta Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren «erabateko sostengua» seinalatu dituzte.
«Unibertsitate publikoak EAEko aurrekontuetatik urtero jasotzen duen finantzazioa kalitateko hezkuntza-unibertsitarioa eta langile guztien lan baldintza duinak bermatzeko nahikoa ez den bitartean», unibertsitate pribatu eta elitista batek diru hori jasotzea onartezina dela uste dute.
Euneiz unibertsitate pribatua
2017an aurkeztu zuten Querejeta, Ramiro Gonzalez, Gorka Urtaran eta EUSES eta ENTI ikerketa-zentroen zuzendariek Euneiz unibertsitate pribatuaren proiektua.
Harrezkero, sindikatuek, ikasleek eta beste hainbat eragile zein norbanakok salatu dute unibertsitate horren izaera: irabazi-asmoa duelako, izaera elitista (neurri handi batean atzerriko familia dirudunen ikasleei zuzenduta egongo delako eta matrikulen prezioa 8000 euro ingurukoa izango delako), euskararekiko kontsiderazio eza eta langileen lan baldintza duinak bermatu ezin dituelako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!