Etxeratze Kolektiboak auzoetako jaietan, emakume langileen babeserako tresna
Gasteizko Itaiak hainbat auzotako jaietarako antolatu ditu Etxeratze Kolektiboak. Ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko aukera ematen duen tresna direla azaldu dute, erasoak saihestu eta emakume langileak independentziaz antolatzeko gaitasuna handitzeko bidean.
Udan, jaietan, emakume langileen kontrako indarkeria areagotu egiten dela azaldu du Gasteizko Itaiak, «hipersexualizazioa, drogen kontsumo edo harreman-ereduen ondorioz». Testuinguru horretan, emakume langileen «babeserako tresnak garatzea» urgentziazkoa dela deritzote.
Horretarako jarri dituzte martxan Etxeratze Kolektiboak, momentuz, Aranbizkarrako jaietarako. Pankarta batean jarriko dituzte ordu eta lekuak Aranbizkarran bertan, baina sare sozialetan ere zabaldu dute:
- Ostiralean, uztailak 1, Txosna sarreratik aterako dira 1:00etan eta 3:00etan.
- Larunbatean, hilak 2, leku beretik, 1:00etan, 3:00etan eta 5:00etan.
Etxeratze Kolektiboak, emakume langileak etxera seguru itzultzeko
Itaiak azaldu duenez, Etxeratze kolektiboak erasoak saihesteko eta emakume langileak etxera seguru itzultzeko tresna dira, ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko zitak. Indarkeria matxista desagertzeko aurrerapausoak ematea eta emakume langileak independentziaz antolatzeko gaitasuna handitzea ditu helburu tresna hori garatzeak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!