Etxebizitza Sindikatuak Alokabideren eredua aztertu du erreportaje batean: «ez du etxebizitza arazoa partzialki konpontzeko funtzioa, proletalgoaren miseria kudeatzekoa baizik»
Erreportaje batean jaso ditu Etxebizitza Sindikatuak azken urteko jardunean oinarritutako esperientzia, testigantza eta analisi esanguratsuenak.
Azken urteko jardun sindikalaren esperientziatik ateratako ondorioak biltzen dituen ikus-entzuenzkoa egin du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak: «Miseria kudeatzen: Alokabide vivienda social-antiproletaria» jarri diote izena egindako ikerketari.
Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian aurkeztuko dute publikoki bideoa otsailaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Aurkezpen saioan egileek azalpenak emango dituzte eta tertuliarako tartea ere izango da. Elebiduna izango da solasladia eta euskarazko atal guztiek itzulpena izango dute.
«Asko izan dira Alokabideren etxeetan bizi eta mota askotako arazoak izan dituzten pertsonak», azaldu dute, «eta horietatik beste hainbat Etxebizitza Sindikatuarekin antolatzea erabaki dutenak». Antolakuntza esperientzia horretatik hainbat testigantza eta analisi egin dituzte eta erreportaje eran plazaratzea erabaki dute. Analisiaren ondorioa argia dela deritzote: «Alokabideren etxebizitza soziala ez da proletalgoaren beharrei efektiboki eta era iraunkor batean erantzuteko bitartekoa, proletalgoak estrukturalki bizi duen miseria kudeatzeko tresna publikoa baizik».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!