Etxebizitza sindikatua sortu dute etxebizitzaren problematikari erantzun kolektiboa emateko asmoz
Birjabetze Kolektiboak ikasturte berriari erronka berriekin heldu dio eta "Etxebizitza Sindikatua" sortu dute, "etxebizitzaren problematikari modu efektibo eta disziplinatuan erantzuteko".
Urtebete igaro da Birjabetze Kolektiboak okupazio bulegoaren irekiera iragarri zuela eta ordutik hainbat aldaketa egon dira eta «tresna egokitzat» baloratu dute, «etxebizitzaren problematika partzialari berehalako erantzunak emateko eta etxebizitza problematikaren gaia hobeto ulertzeko«.
Okupazio Bulegoa «problematika partzialei modu antolatuan erantzuteko tresna efektiboa» izan dela azaldu dute Birjabetze Kolektiboko kideek, baina «proletargoaren errkonpozizio politikorako» ez duela balio izan azpimarratu dute, «ez ditu auto-antolakuntzarako ezinbesteko elemetuak mahaigaineratu».
Ondorio horietatik abiatuta barne prozesu bati ekin zioten udan zehar, euren burua formatu eta aurreikusitako antolakuntza hutsunei erantzuna emateko. Hausnarketa horietatik abiatuta aurkeztu dute Etxebizitza Sindikatua, «etxebizitzaren problematikari modu efektibo eta disziplinatuan erantzuteko jaiotako langileon berezko antolakuntza forma«.
Birjabetze Kolektiboak bide emango dio aurrerantzean Etxebizitza Sindikatuari. Birjabetze Kolektiboko kideek horrela azaldu dute aldaketa: «Irakaspen politikoaren parte ezinbestekotzat jotzen dugu taktikaren eta antolakuntza egituren berrikuspen konstantea egitea eta zentzu horretan aldaketa sakonaren beharra ez da porrotaren seinalea, jardun politiko kontziente eta autokritikoaren ondorio logikoa baizik».
Etxebizitza Sindikatuak iagnde honetan ekingo dio jardunari, 17:00etan Gasteiz Txikin egingo duten asanbladan. Asanblada hauek igandero egingo dituztela iragarri dute. Etxebizitzarekin arazoak dituen orori luzatu diote gonbitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!