‘ETT’-ak jopuntuan, Gasteizen eraildako bost langileak gogoratzeko
‘Agur 78’-k aldarrikatu du ekintza, dinamikak berak publikatuz argazkiak. «Gaurkoan gazteriaren prakarizazioaren erantzule zuzenak diren ‘ETT’-ak jopuntuan jarri nahi izan ditugu», adierazi dute ohar batean.
‘ETT’ bakoitzean argazki bat. 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen eraildako langile baten argazkia eta haren izena: Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda.
1976an zegoen klaseen arteko gatazka oinarritzat hartuta, gaur egun «tresna ezberdinekin baina oinarri berdinaren gainean Erregimenaren zutabe ezberdinak» mantentzen direla ohartarazi dute. Modu berean, gutxiengoaren etekin ekonomikoek zentroan jarraitzen dutela salatu dute, «bizitzen gainetik eta merkantzia bilakatuz pertsonak».
Langileen arteko antolakuntza aldarrikatu du ‘Agur78’-k oharrean, «mailaketa eta zatiketa bilatu nahi duten garai honetan». Horretarako, 1976ko adibidea jarri dute, «ezberdinen arteko aliantzak sortzeko».
«Ez dezatela pentsatu beldurraren bitartez kontrolatuko gaituztenik, badaukagulako zer galdu, bai, baina askoz gehiago dugu irabazteko», amaitu dute.
Larunbata bitartean, egitarauak aurrera darrai. Ostegunean, SUmendi Gazte Espazioan solasaldia Imanol Olabarriarekin eta martxoaren 2an, arratsalde osoko egitaraua. Martxoaren 3an bertan, omenaldi nagusiaren aurretik, Gazte Blokea egingo dute 18:00etan Hala Bedi Tabernatik abiatuta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!