Esti Redondo (Joxemi Zumalabe): «Bilerak eramateko moduak ere esanahi politiko bat dauka»
Joxemi Zumalabe elkartetik «Gatzozpindu: Dinamizazio politikorako ikastaroa» aurkeztu dute, kolektiboetako kideei tresna berriak eskaintzeko asmoarekin. Talde dinamika ezberdinak, gatazkei aurre egiteko moduak, botere harremanak era osasuntsuan kudeatzeko bideak, eta beste hainbat kontu topatu ahal izango dira ikastaro honetan.
Esti Redondo izan dugu Hizpidean, eta proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Ikastaroa hartzeko hautua kolektiboek hartu beharrekoa dio, kide bat edo batzuk joaten badira ere, kolektibo barruko dinamikak eraldatzeko asmoarekin antolatzen baitira. Ikasketa hauek era kolektiboan lantzeko erabakia hartu beharko litzateke.
Eraso matxisten prebentziorako materiala ere eskainiko da bertan, eta erasoen inguruko gogoeta bultzatuko da.Kohesio sentimentuak, partaidetza, erabakiak hartzeko moduak… hainbat esparru ezberdin landuko dira, kolektiboen jarduna hobetzeko balioko dutenak.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, edo ikastaroan izena emateko joxemizumalabe.eus web orrialdera jo. Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
-
Hizpidea: Esti Redondo (Joxemi Zumalabe): "Bilerak eramateko moduak ere esanahi politiko bat dauka"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!