‘Estetikarekiko obsesioa?’, Gasteizko bost ikaslek gorputzekiko ditugun obsesioak mahaigaineratu dituzte
Gasteizko bost ikaslek estetika industria kritikatu dute irribarretsu, eredu patriarkalaren edertasun kontzeptua kapitalismoaren baitan kokatuz.
Gasteizko Gizarte Langintzako bost ikaslek genero estereotipoak ikusarazi nahi izan dituzte birala bilakatu den bideo honekin. Bertan, gure gorputzekiko ditugun obsesioak mahaigaineratu dute bost emakume hauek.
Lan honen egileak, Paula del Moral, Saray Pérez, Janire López, Paula Fernández, Verónica Orizaga eta Alba López, Amerikako Estatu Batuetako idazlea den Naomi Wolfen aipu bat izan dute abiapuntu: «Estetikaren industriak ezarritako edertasun kontzeptuak emakumeon garapena oztopatzeko arma soziopolitikoa da»
«Gure iraultza keinu sinboliko batekin hasten da: bularretakoak kentzea. Baina ez da hor geratuko. Biluztea zentsuratua izango ez den unea iristea espero dugu, berak hala nahi duelako makilatzen den emakumea ez penalizatzea nahi dugu…», adierazi dute.
«Patriarkatuari ozen esan nahi diogu libre izan nahi dugula, inoiz baino politagoak gaudelako horrela». Zentzu honetan, mezu positibo bat ere helarazi nahi dute: «Guztiok batera, eskutik hartuta, eredu hau suntsitu eta aldatu dezakegu. Oprimitzen gaituen eredu honek energia guztiak kentzen dizkigu, elkar maitatzeko eta zaintzeko behar dugun energia».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!