Espetxe politika aldatzeko mekanismoak aztertuko dituzte Sareren jardunaldietan, jendartea oinarri hartuta
Azaroaren 21ean, 22an eta 23an burutuko dituzte jardunaldiak, Villasuso jauregian eta Europako Jauregian. Bakearen artisauek, kazetariek eta dispertsioa pairatzen duten umeek izango dute protagonismoa.
«Jendartea, espetxe politikaren aldaketarako motorra» jardunaldiak antolatu ditu Sare herritarrak azaroaren 21ean, 22an eta 23an. Aurreko urtean martxan jarri zituzten jardunaldiei jarraipena emango diete mahainguru ezberdinekin, presoen eskubideen errespetua gatazkaren konponbidearekin eta bakearekin lotuz.
Azaroaren 21ean, asteartean, kazetari ezberdinek komunikabideek eszenatoki berrian duten paperaz hausnartuko dute Ion Telleriak gidatuko duen mahainguruan. Edurne Portelak, Luis Aizpeoleak, Iñaki Sotok eta Laura Mintegik hartuko dute parte.
Asteazkenean, dispertsioak haurrengan duen eragina aztertuko dute, dokumental baten laguntzarekin. Irakasleak, motxiladun umeen amak, Izarren amona eta dispertsioa pairatu zuen Kepa del Hoyoren semea egongo dira Villasuson.
Eta azaroaren 23an, azken egunean, Europako Jauregian, mahainguru nagusietako bat. Gizarte zibilak gatazkaren konponbidean duen paperaz hitz egingo dute, bakearen artisauak hizpide hartuta.
Mahainguru guztiak 19:00etan hasiko dira.
Egitaraua osorik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!