Espazioa eta oroitzapenak, Sara Berasaluze artistaren lan berrian
Hamabost argazki parez eta beste hainbat elementuz osatutako erakusketa parte-hartzailea aurkeztu du artista gasteiztarrak. through Alea.eus
Memoriarekin jolasten jarraitzen du Sara Berasaluze artista gasteiztarrak. Oraingoan, I need you. I don’t need you erakusketa aurkeztu du ARTgia aretoan, eta maiatzaren 31ra bitartean izango da ikusgai. EmART bekei esker burutu ahal izan du gazteak proposamen artistikoa.
Gure memoriak duen funtzionamendu konplexuaren inguruko hausnarketa egin du Berasaluzek lan honetan: «Data zehatz baten oroitzapen bereziak beharrezkoak ote diren, eta oharkabeko sailkapen horren arrazoia zein den ikusteko planteamendua egin nahi izan dut». Izan ere, askotan, norbaitek leku bat une zehatz batekin erlazionatzen du, baina beste norbaiti ez zaio oroitzapen hori burura etortzen.
Ideia horretan oinarrituz, artista gasteiztarrak erakusketa parte-hartzailea egin du. Protagonista ezberdinak dituzten hamabost argazki pare erabiliz, panel bat osatu du, eta espazioen inguruan dituzten oroitzapenak partekatzeko gonbita luzatzen du: «Argazki batean leku huts bat agertzen da, eta bestean, lekuaz gain, oroitzapen zehatz bat aktibatzen duen pertsona ere ikus dezakegu». Absentzia izena hartzen dute oroitzapen horiek.
Argazkiekin batera, hainbat elementu ikusgai izango dira erakusketan: testu bat, bideo bat eta parte hartzaileentzako opari modura, oroitzapenen egun horretan zeuden konstelazioen irudia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!