Espazio propio bat lortu dute IAk, UIBk eta GUETek Gasteizko campusean
Asteartean Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten. Elkarretaratzeak eta eserialdiak egin ostean, EHUrekin negoziatzea eta espazioaren erabilera bermatzea lortu dute.
Gasteizko campusean «antolakuntza politikorako ezinbestekoa» izango den espazio bat lortu dute Ikasle Abertzaleakek, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Asteartean hasi zen dekanotzarekin eta errektoretzarekin negoziazioa, ikasleek Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu ostean.
Hasiratik salatu dute EHUren «borondate falta» eta «pasibotasuna». Horregatik, asteazkenetik egin dituzte protestak: IAk, UIBk eta GUETek deituta, Magisteritza fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin zuten goizean, Antolakuntza politikorako espazioak bermatu lelopean. Eserialdia egin zuten ondoren. Bitartean, arratsaldeko 16:00ak aldera, ikasleen antolakundeetako ordezkariak unibertsitatekoekin bilduak ziren.
Negozioazioa amaituta, ikasleen ordezkariek jakinarazi zuten ebatzitakoa: EHUk eragileen eskakizuna onartu du. «Antolakuntzaren bitartez antolakuntza politikoa eta ikasle langileen interesak bermatuko dituen beharrezko espazioa lortu dute Ikasle Abertzaleak, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak», berretsi du HARA BA!-k.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!