Espainiako espetxeetako koronabirusaren kudeaketaren salaketa egin dute Sarek, Etxeratek eta Salhaketa Arabak
Atzo, maiatzak 5, eskainitako agerraldian Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketara batzeko deia luzatu zieten eragile poilitiko, sozial eta sindikalei. Espetxeetako bizi baldintzak eta osasun-laguntza eskas eta endemikoak "eztandarako prest dauden lehergailuak" direla adierazi zuten Sarek, Etxeratek eta Salhaketa Arabak
Agerraldi bateratua eskaini zuten atzo, maiatzak 5, Sare Herritarrak, Etxeratek eta Salhaketa Arabak. Kartzeletako osasun-epidemiari buruzko datuak eskaini eta Espainiako espetxeetako Covid-19 birusaren kudeaketa salatzeko. Halaber, dei egin diete eragile politiko, sozial eta sindikalei plazaratutako salaketa manifestura batzeko.
«Pertsona presoak eta haien familiak zortearen esku utzi dituzte» adierazi zuten atzo Sarek, Etxeratek eta Salhaketa Arabak. Hiru eragileen iritziz Espainiar Estatuak ez ditu Munduko Osasun Erakundeak, Europako Kontseiluak edota pertsona presoen eta haien senitartekoen laguntzaile moduan lan egiten duten elkarteek gomendatutako neurriak jarraitu.
Besteak beste, hurrengo gomendioak plazaratu zituzten Nazioarteko Erakundeek Covid-19ak sortutako osasun krisiari espetxeetan erantzuteko: Testak egiteko aukera ematea espetxeratu eta espetxeetako funtzionario guztiei, osasun pertsonalaren plantillak indartzea edota presoen metatzea ekiditzea eta pertsonen harteko distantzia bermatzeko neurriak hartzea. Neurri guzti hauei entzungor egin diete Espainiako espetxe erakundeek eta oraingoz ez da plagintzarik abian jarri.
Senitartekoekiko komunikazioak eteteari dagokionez, espetxe guztietena ez dira bermatu pertsoan presoek ezinbestekoak dituzten baliabide telefoniko eta telematikoak, «espetxean dauden pertsonen familiek bizi duten larritasunaren eta desinformazioaren ondorioak ekiditeko ezinbestekoak».
Galderak mahai-gainean
Hiru eragileetako ordezkariek hainbat galdera jarri dituzte mahai-gainean eta azalpenak eskatu dizkiete Espainiako Gobernuari, Jaurlaritzari, Barne Ministroari Espetxeetako Zuzendari Orokorrari eta eskumenak transferituak ditzuten osasun eta polizia agintariei. Modu berean eragile politiko, sindikal eta sozialei ere luzatu diete espetxeetan eskumenak dituzten erakundeei azalpenak eskatzeko gonbitea.
Sarek, Etxeratek eta Salhaketak, Munduko Osasun Erakundeak, Europako kontseiluak eta pretsona presoak eta haien senideak laguntzeko lanean dauden elkarteek egindako proposamen orori zergatik egin zaion entzungor jakin nahi dute.
Ulergaitza da hiru eragileentzat espetxeetan hildako pertsonen kopuru ofiziala «murriztu» izana azken asteetan eta datuak argitara atera ez izana. Gainera, konstantzia dute ospitalean hildako presoen kasuak egon direla, datuek horrela adierazi ez arren.
Paradoxikoa da ere zifra ofizialetan agertzen den gaixotutako pertsona presoen kopuru murritza, Covid-19 gaitzaren ondorioz infektatuta dauden ehunka espetxetako funtzionarioen kasuekin alderatuta.
Euskal Preso Politikoen egoera
«Euskal presoen ehuneko handi batek nazioarteko jarraibideak betetzen ditu, beraz beren etxeetara bidali eta beraienengandik hurbil egon daitezkela» sostengatu du Joseba Azkarragak. Asko adineko presoak dira eta gaixotasun larriak dituzte batzuk, gainera, 161 Euskal Preso Politikok 15 urtetik gorako espetxe zigorra bete dute iada.
Espetxe Erakundeei eskatu diete kondenaren hiru laurdenak beteta dituzten presoei eta gaixotasun larriak dituztendei graduan aurrera egiten uzteko, eta, ondorioz, beraien etxeetara bidaltzeko. Zentzu horretan, hirugarren gradurako progresioan dauden kasuetan, 86.4 artikulua aplikatu eta kartzelan gaua pasatzera behartuak ez egotea esaktu dute ere.
Abaitzen hasia den desesklada fasean ere, eta kartzeletan «normaltasuna» berrezartzean, Euskal Preso Politikoak eta haien sendieak ez baztertzeko eskatu du Etxerateko kide den Urtzi Errazkinek: «Ez da berriro salbuespenean oinarritu behar». Deseskalda fasean, ahal den neurrain presoak Euskal Herrira hurbiltzea exijitu dute, «baina salbuespenari eusten dioten iraganeko errezetei men egiten dieten atzerapenik gabe».
Espetxeetako datuak izkutuan
Salhaketa Arabako kide den Cesar Manzanosek, izurritearen transmisioarekin espetxeetan gertatzen ari zena eta gertatzen ari dena jakiteko behar diren forgak egin ez izana salatu du. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera kritikatu dute. Hain zuzen, Jaurlaritza da EAEko kartzeletako osasun eta segurtasun arloko eskumenak dituena.
Salhaketa Arabak azken hilabetetan hainbatetan erregistratu ditu eskakizunak euskal instituzio publikoetan, Arartekon, Lehendakaritzan edota Jaurlaritzako Osasun arloan estaerako. Espetxe barruko birusaren inguruko informazioa edo hartu beharreko neurrien inguruko demandak izan dira. Salhaketak adierazi du eskakizun batek bakarrik jaso duela erantzuna, Lehendakaritzatik hain zuzen, eskakizuna beste arlo batera bideratzeko eskatuz.
Salhaketak azpimarratu du koordinazio-lana garatzen jarraituko dutela Hego Euskal Herrian, «osasun larrialdi egoera honetan dauden presoei eta haien familiei laguntzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!