Espainiako Erregearen diskurtsoa, hitzez-hitz -Joseba Fernández de Landa-
Twitter gori-gori zegoen bart gauean Estatu espainoleko Erregearen agerpenaren zain, badirudi pertsonai honek agerpen eta diskurtso hutsekin justifikatu behar duela bere soladata altua eta lanpostu finko eta mugagabea. Mezua-mezua-mezua-mezua… hori errepikatutako hitza twitterren, badirudi hori dela Errege jaunaren funtzio bakarra, mezua. Espainolei zuzendutako mezua zela argi geratzen zitzaien txioak bidaltzen zituen jendeari, españoles hitza asko errepikatu baitzen. Bestalde, txiste modura hartu zuten txiolariak ere egon ziren, eguberria aurreratu ote zen galdetuz.
Twitter alde batera utzita, erregearen diskurtsoa azaletik aztertzeko asmoarekin, hitzen zenbaketa burutu dugu, R programaren bitartez. Aipatu dugun moduan mezu sinple eta azalekoak botatzeko ohitura daukate Borboiek, familiako herentzia ote? Baina kasu honetan sinplekeria honek sorpresatxo bat ekarri digu. Hitz errepikatuenen artean “Cataluña” (12 aldiz), “todos” (9 aldiz) eta “españoles” (8 aldiz) edukiko genituzke, CATALUÑA-TODOS-ESPAÑOLES rankinga osatuz. Paradoxikoa edo ez, hauxe da espainolen parrokia kontserbadoreak daukan ustea, kasu honetan hitzen errepikapenen bitartez adierazten dena. Honek erakusten du, negoziaketa bat ezinezkoa dela hauekin, Espainiar inperioaren batasuna denaren gainetik baitago haientzat. Esan bezala, negoziaketarako proposamenak bi aukeratan zentratuko da: españoles o muy españoles. Honek independentziaren alde dauden Estatuko indarrei bidea hautatzen lagundu beharko die, Catalanek egin bezala, aldebakartasunean eta herri mobilizazioan oinarritutako erreferenduma.
Espainolen erregeak esanda: Cataluña todos españoles.
Joseba Fernandez de Landa
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!