Eskuin muturreko turkiarrak Öcalanen Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Martxa Luzea erasotzen saiatu dira
Sarre – Union herrian saiatu dira erasotzen, tartean, Hala Bediko bi kideak. Kide internazionalistek autodefentsaren bidea hartu dute. Orain, zortzigarren etapan, normaltasuna nagusi.
*Albistearen amaieran Igarki De Roblesi ARABA HIZPIDEn egindako elkarrizketa entzungai
Otsailaren 7ko gauean eman zen eraso saiakera. Hala Bediko kideek jakinarazi dutenez, gaua pasatzera joan diren herrian 20 – 30 turkiar zeuden. Lo egingo zuten tokira indarrez sartzen saiatu ziren, besteak beste, poliziaren pasibitateari esker. Baina autodefentsari ekin eta kide kurdu zein internazionalistek barruan eutsi zuten; gainera, martxako emakumeek, emakume bezala, autodefentsa estrategia ere antolatu zuten. Ostean, poliziak ez zien kanpora ateratzen utzi, «segurtasunagatik».
Çira TV eta Sterk TV telebista kurduek azkar batean eman zuten honen berri. Hori dela eta, alboko herrietako kurduen mobilizazioa oso azkarra izan zen; bideoan ikus daitekeenez, harrera beroa jaso zuten alboko herrietako kurduek Sarre – Unionen; azkenean, gainera, bertan lo egitea erabaki zuten.
Martxan zehar, azken etapan batez ere, Turkiako «Otso Grisen» keinuak ikusi behar izan zituzten kide internazionalistek bidean zehar. Gogoratu behar dugu, «Otso Grisak» eskuin muturreko helburuak aurrera ateratzeko, besteak beste, kurduak hil izan dituztela. Hala Bediko kideek jakinarazi dutenez, tentsio momentu handiak bizi zituzten, baina normaltasunera itzuli da martxa. Larunbatean amaituko da hau, Estrasburgon, martxa eta jaialdi batekin.
*Igarki De Roblesi ARABA HIZPIDEn egindako elakrrizketa entzungai:
-
Erredakzioa: Eskuin muturreko turkiarrak Öcalanen Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Martxa Luzea erasotzen saiatu dira??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!