Eskubide Sozialen kartak pobretzearen aurkako dinamika abiatu du, eta hitzaldiak eta manifestazioa egingo dituzte Gasteizen
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bizitzaren garestitzearen eta pobretzearen aurkako mobilizazio dinamika abiatu du, neurri eraginkorrak eskatzeko. Azaroaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte herritarren pobretzearen eta zerbitzu publikoen murrizketen aurka.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileen arabera, areagotzen ari da langile klasearen pobretze prozesua, eta horren erantzule dira «finantza sektorea, energiarena, Patronala eta oro har elite ekonomikoak». Europako Banku Zentralak interes-tasa igotzea erabaki ostean, Madrilen hartutako neurriak epe laburrekoak eta urriak direlakoan daude eragileak, eta uste dute «Urkullu eta Chiviteren Gobernuak ez direla erabiltzen ari indarrean dauden eskumenak herritarren bizi baldintzak ziurtatuko dituzten politikak egiteko».
Europako Funtsek baldintzatuta, Espainiako Gobernua pentsioen erreformaren bigarren zatia aztertzen ari dela ere jarri du mahai gainean Eskubide Sozialen Kartak. Onartezintzat jo dute, halaber, Euskal Herrian aurrekontu berrien zehaztapenean zerga erreforma sakonen falta aberastasuna birbanatzeko, «politika publiko asistentzialistak» nagusi diren bitartean.
«Burujabetza eta eraldaketa sozialaren bidean, elkar saretu, indarrak batu, gure eragina biderkatu eta langile jendearen mesedetara dauden politikak egiteko exigentziarekin aterako gara kalera», azaldu du plataformak.
Gasteizen zita, urriaren 26an
Dinamika horren baitan hainbat hitzaldi eskainiko dituzte Gasteizen, urriaren 26an, energiaren alorrean ari diren mugimendu sozialetako eragileek. «Batzuen negozioa, guztion miseria. STOP pobrezia energetikoa» deitu dute hitzaldi zikloa.
19:00etatik aurrera, Judimendiko Auzo Elkartean izango dira Estitxu Villamor ikerlaria, Pilar Hernandez ONEKAko kidea, Iñigo Antepara Derecho a Techo plataformaren izenean eta Iñigo Leza Araba Bizirik! taldekoa. Hizpide izango dituzte, hurrenez hurren, energia aztarna, pentsioak eta pobrezia energetikoa, etxebizitzaren auzia eta energiaren demokratizazioa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!