Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak konponbideak exigituko dizkio Arabako Aldundiari
Martxoaren 21ean manifestazioa egingo dute Gasteizen arreta egokia eskatzeko Arabako Aldundiari. Azken honek, «pertsona bakoitzak nola bizi nahi duen eskubidea urratzen duela» salatu dute.
Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak gogor egin du Arabako Aldundiaren aurka. Salatu dutenez, «pertsona bakoitzak nola bizi nahi duen eskubidea urratzen du, autonomia bultzatzen ez duten gizarte-politikak garatuz».
Izan ere, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren bidez jasotzen den diru-kopurua hilean 798€tan kokatzen da, gehienez. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonak menpekotasunik gabe bizi behar direla gogoratu du plataformak, komunitate barruan sartzea ahalbidetuz.
Arabako datuak, Bizkaikoekin edo Gipuzkoakoekin alderatuta, latzak dira. Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoen bidez gizarte-zerbitzuen pribatizazioak nabarmen egin du gora. Araban, 1.000 ZLPE baino gehiago daude, diru publikoa esku pribatuen esku utziz; Bizkaian, aldiz, 300 bat eta Gipuzkoan 200.
Hori gutxi balitz, etxez etxeko laguntza zerbitzuak murrizketak pairatu ditu, «pertsonen beharrak asetzea ezinezkoa bihurtuz».
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskuhartze sozialeko II. Hitzarmen kolektiboan egin zuen azpikontratazioa oinarritzat hartuta, gizarte-zerbitzuen sare publiko osoaren azpikontratazioa, prekarizazioa eta injerentzia gaitzetsi dute.
Aipatutako lan hauetako asko emakumeek egiten dituztela aipatu dute, zaintza lanetan batez ere.
Konponbiderako mobilizazioa
Honen aurrean, konponbidea eskatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 21ean, asteazkenean, Gasteizen. Konponbidea posible dela uste dutelako Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kideek.
Honen aurrean, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa handitzea ezinbestekoa ikusten dute, zaintza profesionala lehenestearekin batera. «Profesionalak ez direnen egiten dituzten zaintza lanek, historikoki eta gaur egun ere, emakumeek egindako lanaren ikusezintasuna areagotzen dute».
ZLPE guztiei ematen dieten lehentasuna ezabatzea ere eskatuko dute, hau jasotzen duten pretsonen kopurua murriztuz. Gainera, arazo hauei aurre egiteko, 20/1997 legea zerbitzu publikoetan betetzea exigituko dute 19:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuko den manifestazioan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!