Eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitalean
Garbialdiko langileek premiazko bilera bat exijitu diote Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzari, Garbialdik zerbitzu orduak murriztu nahi dituela jakin ostean.
Gaur goizean eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitaleko administrazio bulegoetan Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzarekin bilera eskari bat erregistratu ostean. Premiazko bilera zehaztea exijitu diote zuzendaritzari.
Garbialdi enpresako langileak ESI Arabako Osasun Zentroetako garbiketaz arduratzen dira. Bilera eskaera aldebakarrez burutu dute Garbialdik hartutako erabaki «larri» baten ondorioz, LABek azaldu duen bezala. Enpresaren erabaki honen ondorioz, goizeko txandak kendu eta Gasteizko Osasun Zentro gehienetan zerbitzu orduak murriztu nahi dituzte.
Zerbitzu orduen murrizketaren aurrean langileak «ez direla geldirik egongo» adierazi dute eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte hurrengo egunetarako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!